Olentzaro arratseko haizeak berrogei edo hiru illabete(a)n segitzen du

http://www.euskaraz.net/Kultura/BeldurrezkoAstea/BeldurrezkoAstea05/08/BeldurrezkoAstea16_Olentzero.jpg

Egun xelebrea gaurkoa, Olentzaroren eguna ez ezik ilbetea ere bada, alajaina! Ezer esan nahi izango ote digu horrek? Bat egiteak onik ekarriko ote digu? Baiezkoan nauzue. Ez dira halabeharrez gertatzen diren kontuak. Zerbait magikoa sumatzen dut honetan guztian. Arazo potolo samarra izango du gaur gauean Olentzarok. Ilargitan zeharo ikusgarria izango zaigu, hortaz, goiz baino goizago oheratu beharko ditugu txikitoak, begiztatuko ez badute, bai horixe! Onak izan zarete 2007. urtean? Ongi ala gaizki samar jokatu duzue aurten? Zer uste duzue? Ongi, ezta? Bada, gutxienez opari bana izango dugu, ezta? Iragarpenen arabera, arratseko haizeak hego-ekialdetik joko digu, antza eta atsotitzak hiru hilabetean iraungo duela dioenez gero.... neguak ateri eta epel antzean jardungo ote digu? Geroak errranen!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
21ean ere Bilbon oso ilargi ederra ikusten zen. Oso kolore argitsua zeukan, oso polita.


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Eguberrion guztioi!
Itxura onetik zebilek bai, Kepa. Punta batetik ibiliko ez bada be, ze azkenean, ilargiaren 3 kosketatik bat izaten duk bestelakoa. Baina, antza, negu itxurazkoa abisatzen ziguk bai koarta-tenporen martxak eta, horren barruan, baita 'Olentzaro' egunak berak ere. Nolako arratsa: zoragarria! 70en bat ibili gaituk Arantzazuko errondatxoa egiten, kanta ta kanta. Lau esku-soinu, panderoak hiru, eta abesteko esan dudana, 60tik gora, 70 inguru denera. Ederra gaurkoa!
Jarraitu dizuet sariketarena. Pentsatu ere bai, zer esango ote dugun edo zain egongo dituk, eta ea jenderik sartzen den... eta baita agertu ere. Oso ondo, Kepa! Prestatu horrelako edo antzerakoak. Eta hurrengoan, saria ez dadila izan errepikatua, alegia, ez dadila irten Kristinarentzako (hala balitz, errepikatu, beste bati tokatu arte... ezta?). Bueno, ea noiz hartzen dugun tartetxoren bat elkartu eta kontu pare bat haizatzeko...
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Baita hiri ere!
Benetan dinoat, Pello, "esku inuxente" batek hartu zian Kristinari zegokion zenbakia. Ez zuan "lapikokada"-rik izan. Hala ere, neure artean pentsatu nian Kristinak merezi zuela gehien, ezta?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Hara, nik gehien merezi? Ez ba! Tomaxek eta isilpeko bisitariek, nik uste, erdi-erdi-bana.
"ASTRO STATION", tira, izen elegantea eta deigarria, argazkian behintzat, izarretara eramango ote nau? Urtarrilean geratuko gara, orduan hurbilagotik ikusi eta probatuko dut...

2008ak gauza polit asko eta hamaika sorpresa gordeta eduki ditzala guretzat, muxu eta besarkada handi birtual bat (bereziki isilpeko bisitarientzat).


K.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai