Itsas erauntsiaren ondotik dator ezkela...

“http://www.juegosmix.com/humor_grafico/humor_grafico/ninos/images/ch059.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Plazerraren ondotik
omen dator desplazerra eta lehen eguneko itsas erauntsiaren ondotik ezkela jin zaigu. Asteartetik gora, ileak lazten zaizkit kalea zapaldu orduko, baina gogoko dut nola hotzaren orratzen burmuineraino sartu eta neuronak -zureak, zeuronak dira, irakurle adiskide- dantza eta jauzika hasten dira harik eta toki epelean sartzen naizen arte. Ezkela da ipar-ekialdetiko haizeari irizteko dauzkagun izendapenik irribarregarrienetariko bat. Izan ere, ezkel berbari darizkion adierak ez dira hutsaren hurrengoa, ezta euli-kaka ere eta guztiz bat datoz horrelako haizearen izaera eta aiurriarekin. Batetik, "betokerra, begiratzean begiak okertzen dituena" da. Ezbairik gabe, oker behatzen digu ipar-ekialdeko haizeak, ezin betokerragoa dugu, izan ere! Bestetik, "begiari dagokionez, okerra" eta azkenik, "pertsona okerra, makurra, zitala edo doilorra" da. Adibidez "agintari ezzkelak". Eta zenbaitek ezkelka so egiten digute. Egunotan batere dudarik gabe ezkelka jotzen gaitu ezkel haizeak! Van Eysek jaso zuen Lapurdi aldean ezkel berba ipar-ekialdetiko haizea izendatzeko.

OHARRA: Sariketa astelehenean amaitzen da. Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai