Meteorologiaz, herriaren hitzekin
Eguraldia igogailuko elkarrizketetako gaia baino gehiago da. Euria, eguzkia edo haizea aberastasunerako bidea izan daitezke, fenomeno bakoitzari deitzeko moduaren bidez hizkuntza lantzen baita. Hori erakusten du Bilbon bizi den Kepa Diegez filologo eta kazetariak. Hainbat lekutako esapide eta hitzak biltzen ari da euskarak duen ugaritasuna erakutsiz.
Hurrengo egunean zer eguraldi izango den askok jakin nahi izaten du zer egin erabakitzeko, goizean jaiki eta pertsiana altxatzerakoan zerura begiratzen du askok, igogailuan ere ohiko elkarrizketa gaia izaten da. Dudarik gabe, asko hitz egiten da eguraldiaren inguruan eta tokiaren arabera hitz ezberdinak erabiltzen dira horretarako. Hori guztia aztertzen ari da Kepa Diegez, filologo eta kazetaria, etnometeorologiaz egiten ari den doktoretza tesian.
Iruzkinak
K.
Itsaso
Oso gustukoa izan dut. Egunotan mezutxo bat bidaltzekotan egon naiz, baina zu aurreratu egin zara. Mila esker eta nahi duzun arte.