Leia


Europa aldeko antizikloiak atzo arratsaldean geure buruaren gaineko lainoak jan eta arrastiritik gora ostriak hozberoa apalarazi eta leia itsasertzeraino ailegatu da. 2007-2008ko aroaldian lehenengo biderrez ikusi ditut autoak argazkian agertzen diren moduan. Hotzak ebakita heldu naiz lanera! Ez dauka zerikusirik aurtengo udagoienak iazkoarekin, ez horixe! Lehengoan genioenez, San Martinen ostean izango zen negua eta halaxe gertatu da gaur ez ezik, atzo ere 1000 metrotik gorako mendietan elurra egotzi samartu baitu. Kontuz bihar goizean goiz kaleratu behar duzuenok hotza mukiak gogortzerainokoa izango da eta. Ni beraietariko bat nauzue.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Animo, Kepa! Hegoaixi ttonttarazlea baino hobea dok hau. Halere, horrenbeste asteburu onen ostean, zeozer aldatzeko gogoa duela zirudik. Aspaldiko hegomendebala hasiko ote dan datorren astean...! Ez fiatu horrekin! Endreatzailea dok eta...
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Pello!
hegomendebala, bai, baina lardats samarra, eztok?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...