Durangon elkartuko?
Blog honen irakurle ageriko zein ezkutuko zareten horiei gogorarazi behar dizuet ezen bi aste barru Durangoko azoka izanda, iaz ezarri genuen tradizioari jarraipena eman geniezaiokeela, hau da, elkartu, zerbait hartu eta zertaz eta mintzatu, EGURALDIAZ, jakina! Irakurle baten iradokizunei jarraiki gure artekoaren nondik norakoa hauxe izan liteke:
- Aro-Hamaiketakoa (Tomax, zeozer ekarriko ala txanda-pasa egingo duk?) edo dena delakoa abenduaren 7an goizeko 11.00etan.
- Beste barik, aroaz edo eguraldiaz mintzatu, ortziari so egin eta abar
- edota Blogarekikoak
- zer atsegin duzuen
- zer hobetuko zenuketen: iradokizunak
- zer ikasi duzuen
Iruzkinak
pellozabala
Tomax.
Aukeratu zuek eguna, nigatik, zuek erabakitzen duzuena ederto. Ostiral goizean egitekoak dauzkat, baina hori aukeratzen baduzue, saiatuko naiz minutu batzuez edo eskapatzen. Dena den, lasai egon nahiko nuke zuekin (ahal den neurrian, denok ditugulako gauzak egiteko, kuntre!), eta beste egun bat bada, agian hobe. Ia, begiratu agendak. Eta zuek, isilpeko bisitariak, ikusiko al zaituztegu, agurtzeko behintzat? ANIMATU! Ni ere joango naiz!! (barrea)
K.
Aizu, Kepa, Getxoko euskaldunen dokumental horren berria hementxe jartzerik izango al duzu? Agian baten bati interesatuko zaio.
K.
Azken unean plan aldaketa. Ostiralean, familia-kontu bat dela-eta BIHAR, abenduak 6, joango naiz Azokara. Inor izango da 11k aldean PLATERUENAN?
K.