Durangon elkartuko?

“http://photos1.blogger.com/x/blogger/260/479/1600/372167/PIC_0002.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Blog honen irakurle ageriko zein ezkutuko zareten horiei gogorarazi behar dizuet ezen bi aste barru Durangoko azoka izanda, iaz ezarri genuen tradizioari jarraipena eman geniezaiokeela, hau da, elkartu, zerbait hartu eta zertaz eta mintzatu, EGURALDIAZ, jakina! Irakurle baten iradokizunei jarraiki gure artekoaren nondik norakoa hauxe izan liteke:

  • Aro-Hamaiketakoa (Tomax, zeozer ekarriko ala txanda-pasa egingo duk?) edo dena delakoa abenduaren 7an goizeko 11.00etan.
  • Beste barik, aroaz edo eguraldiaz mintzatu, ortziari so egin eta abar
  • edota Blogarekikoak
    • zer atsegin duzuen
    • zer hobetuko zenuketen: iradokizunak
    • zer ikasi duzuen
Zeuk ikusi zer nahiago duzuen. Ez dadila inor kikildu! Edozein burutazio, ideia edo sugerentzia onartzen da. Iazkook huts ez egitea espero dut: Kristina, Tomax, Erramun eta hi, Pello, zelan habil aurten?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Oraingoz, ahal izatea espero dudanez, seinalatu dut egutegian 7koa. Hurrengo egunean joan beharrean naiz baina, bariku goizeko hori betetzen saiatuko naz.
pellozabala
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, ez dizut agintzen seguru baina saiatuko naiz joaten.

Tomax.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
(Tomax, aspaldiko! Muxu bat. hemen gaude, ahal duguna egiten, pixkanaka-pixkanaka. Zelan zabiltza?)
Aukeratu zuek eguna, nigatik, zuek erabakitzen duzuena ederto. Ostiral goizean egitekoak dauzkat, baina hori aukeratzen baduzue, saiatuko naiz minutu batzuez edo eskapatzen. Dena den, lasai egon nahiko nuke zuekin (ahal den neurrian, denok ditugulako gauzak egiteko, kuntre!), eta beste egun bat bada, agian hobe. Ia, begiratu agendak. Eta zuek, isilpeko bisitariak, ikusiko al zaituztegu, agurtzeko behintzat? ANIMATU! Ni ere joango naiz!! (barrea)


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa! Zergatik jarri duzu argazkia?? Ze lotsaaa! Jope, pentsatzen nuen paperontzian edo dimentsio galduren bateko orbitan egongo zela...(barrea) Ai, nire poltso larrosa maitea...bere zerbitzua finki egin zuen jadanik...hori bai dagoela auskalo non...
Aizu, Kepa, Getxoko euskaldunen dokumental horren berria hementxe jartzerik izango al duzu? Agian baten bati interesatuko zaio.


K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, guztioi!
Azken unean plan aldaketa. Ostiralean, familia-kontu bat dela-eta BIHAR, abenduak 6, joango naiz Azokara. Inor izango da 11k aldean PLATERUENAN?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, azoka amaitzen denean kendu nire azken mezu hori, e? Ez dut nahi inork nitaz ideia okerra hartzea nahi, telefonoa emateagatik, diot. (barrrea)


K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Zure desioak aginduak dira niretzat, K, kar, kar, kar... Ze, azkeenan inorekin topo egin duzu?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai