Atlantiko eta Artiko aldeko "pasabidea" irekita


Bai, horixe! Horrela ematen du, ze, antizikloia makalduta egonda, hasi dira hasi, zurrunbiloen erasoak non-nahitik, goitik, behetik... Behetiko bat gailendu zaigunez gero, horra hor hego haize udazkentsu honen zioa. Aspaldiko partez, e Pello? Deslai eta norageturik dabiltza borraskook Atlantiko aldean ate jo eta jo ezkaratzean sartu gurean. Lagako ote diegu sartzen? Lehengo egunean komentatzen zuen Pello Zabalak bere blogean nola haizerik gabe nekez bihur daitezkeen hostoak horbel eta horretarako urri-azaroetako hego haizea lagun handia izaten dela. Ea, bada, oraingoan egun gutxitan bada ere, hego mendebalak jazten dituen beheak orbelez! Edo Errenterian diotenez, (H)ernio Haizea, Barandiaranek aditzera eman zuenaren arabera. Izan ere, Hernio mendia Errenteriarekiko hego-mendebaldean kokaturik dago.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bai, bete-betean sartu zaigu udazkena, jertsea eta gauez estalkia behar da! Gaztaina erreak...(nik gordinak nahiago, baina ez naiz beren apasionatua...)Dagoeneko hasi gara bizikleta ateratzen dugunok goizeko marranten eta katarroen besarkadak jasaten!

Haize hau, hegoaren ukituarekin datorrenean...ez al dizue pixka bat gogoa nahasten? Eta zuei, isilpeko bisitariak?

Kepa: Hernio haizea hortxe bakarrik erabiltzen da, edota inertziaz exportatu/inportatu da beste norabait? Esan nahi dut, arrakastarik izan al du Hernio mendia ezagutzen ez duten inguruetan? Horrelako adibiderik topatu al duzu?


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Izan ere, zerbait entzun nuen fakultatean (badakizu, modu erromatikoan ordenatuta ditudan apunteetan galduta ; ) -e, pixkanaka aurreztu nuen portatil bat erosteko, eta azkenean duela aste batzuk erosi nuen...merketxo, hori bai, ia diru guztia ikerketan joaten zait-eta!-), bada, izan ere, "Baionako haizea"z ez omen da antzekorik esaten?


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
E, non zaudete, isilpeko bisitariak?? Zer?? Nigatik lotsatuta ala???
Etorri eta eman zuen iritzia! Zuek haize honekin nola moldatzen zarete?


K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa K.!
Nik jasota daukadala, Errenterian baino ez da erabiltzen (H)ernio haizea eta Baionako haizeari dagokionez, hauxe:


Haize oso hotza.
Baionako aize: G-Oiartzun. J. Arteche. Gaceta del Norte 1957,-09-04.

Beraz, Baiona Oiratzunekiko ipar-ekialdean dagoenez, bertatiko haize hotz-hotza, "frantziparra", alegia
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Egunero ikasten da zerbait!

Errenteriarra naizenez, hemendik aurrera Ernio Haizea erabiliko det.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, "Birasuegi"!
Ongi etorri eta "eman eta zabal zazu!"

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...