Atlantiko eta Artiko aldeko "pasabidea" irekita
Bai, horixe! Horrela ematen du, ze, antizikloia makalduta egonda, hasi dira hasi, zurrunbiloen erasoak non-nahitik, goitik, behetik... Behetiko bat gailendu zaigunez gero, horra hor hego haize udazkentsu honen zioa. Aspaldiko partez, e Pello? Deslai eta norageturik dabiltza borraskook Atlantiko aldean ate jo eta jo ezkaratzean sartu gurean. Lagako ote diegu sartzen? Lehengo egunean komentatzen zuen Pello Zabalak bere blogean nola haizerik gabe nekez bihur daitezkeen hostoak horbel eta horretarako urri-azaroetako hego haizea lagun handia izaten dela. Ea, bada, oraingoan egun gutxitan bada ere, hego mendebalak jazten dituen beheak orbelez! Edo Errenterian diotenez, (H)ernio Haizea, Barandiaranek aditzera eman zuenaren arabera. Izan ere, Hernio mendia Errenteriarekiko hego-mendebaldean kokaturik dago.
Iruzkinak
Haize hau, hegoaren ukituarekin datorrenean...ez al dizue pixka bat gogoa nahasten? Eta zuei, isilpeko bisitariak?
Kepa: Hernio haizea hortxe bakarrik erabiltzen da, edota inertziaz exportatu/inportatu da beste norabait? Esan nahi dut, arrakastarik izan al du Hernio mendia ezagutzen ez duten inguruetan? Horrelako adibiderik topatu al duzu?
K.
K.
Etorri eta eman zuen iritzia! Zuek haize honekin nola moldatzen zarete?
K.
Nik jasota daukadala, Errenterian baino ez da erabiltzen (H)ernio haizea eta Baionako haizeari dagokionez, hauxe:
Haize oso hotza.
Baionako aize: G-Oiartzun. J. Arteche. Gaceta del Norte 1957,-09-04.
Beraz, Baiona Oiratzunekiko ipar-ekialdean dagoenez, bertatiko haize hotz-hotza, "frantziparra", alegia
Errenteriarra naizenez, hemendik aurrera Ernio Haizea erabiliko det.
Ongi etorri eta "eman eta zabal zazu!"