Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:
eta enzun nezan bere gitarrak ioiten zituzten gitarrarien soinu ba t: Badakizue norena den testutxo hori, ezta? Bai, XVI. mendeko "Euskara Batua", Leizarragarena. Igorziri (ihurtziri, justuri...) hitza berari ikasi genion aspaldixe. Kontua da, beraren sorterrian, Beskoizen, datorren larunbatean, hilak 28, omenaldia egingo zaiola. Kristinak, blog honetako irakurle finak eta Atturi aldeko euskara ikertzen dabilenak eman digu haren berri. "Leizarraga egun" izeneko omenaldia antolatu dute. Hauxe duzue Kristinari Henri Duhauk "igortziritako" programa: - 15.00 Ongi etorria (herriko jantegian). - Henrike Knörr: Leizarraga-Lazarraga. - Urbistondo anderea: protestantismoa Euskal Herrian. - Piarres Charritton : XVI. mendea. Beraz, nehork inguratzerik baleuka, badaki zer izango duen.
Iruzkinak
Tira.
Euri mota hori hain sarri agian ez dugulako izan daiteke, baina, hala ere, nik ez dut aldaketa handirik ikusten hemengo eguraldian. Nekazariei, lurrari eta eguratsaren gora-beherei atxikita bizi direnek, ordea, batzuetan bestelakorik esaten omen dute, "herria dixit".
Aurreko batean, Oi, Pello, zure Arantzazun egon nintzen [bai etxe polita daukazuena!], ikastaro batean, eta euri hau eta laino tinkoa ere izan genuen, goizetik arratsaldea arte. Ez genuen ikusi eguzkirik, baina hori bai, horrek ez du esan nahi ez zenik atera, egon, hortxe ziur zegoela, hodeien artean, gurekin ku-ku-tan jolasten!
"Garosta" Aturrin ez dut jaso. Beste inon jaso al duzu, Kepa? "Garo-ztea", zelan? Zoroegia?
K.
K.
Ba, ez. Garasta ez dut beste inon jaso, baina azaldu dudan moduan "garoa" arrunt samarra da Bizkai aldean zirimiria adierazteko. Bestalde pozten naiz koadroa gustatu izanaz. Kristoren indarra dauka neskatilak, eh? Renoir maisua zen.