Egun langar-zirimiritsua...

“http://www.theartgallery.com.au/ArtEducation/greatartists/Renoir/umbrellas/umbrellas.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

...atzokoa, alajaina! Nork esan ote du horrelako euri mota galduta dugula Euskal Herrian? Goizean goizetik mendebaldetik heldu zitzaigun koskatxoak eragin zuen etengabe euri xehe-xehea. Aspaldiko partez! Sarri askotan aipatu izan dugu berton horrelako euria. Beraz, ez dirudi esaten duten bezain deagertuta dagoenik, ezta? Hamaikatxo izendapenen berri ere eman dugu eta plazaratu gaberik agertaraztea gaitza ematen badu ere, gure "atotiztegian" miatu eta hauxe duzue ahogozagarri: garasta. Azkuek jaso omen zuen Oñatin. Osagaiei dagokienez, litekeena da garo + -sta (txikigarria) izatea, ezta? Izan ere, Bizkai aldean (euri) garoa entzutea ez da arraroa izaten: "Garoa, ez bakarrik iruntz-urari, baita euri lanbroari edo, gorriña-euriari bere esaten jako. Euskalzale, 1897".




Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo lagunak, eta isilpeko bisitariak (m...gurera inguratuko al zarete abenduan Durangora?) !Kafetxoa hartuko dugu eta askatuko zaituztegu...benetan!

Tira.

Euri mota hori hain sarri agian ez dugulako izan daiteke, baina, hala ere, nik ez dut aldaketa handirik ikusten hemengo eguraldian. Nekazariei, lurrari eta eguratsaren gora-beherei atxikita bizi direnek, ordea, batzuetan bestelakorik esaten omen dute, "herria dixit".
Aurreko batean, Oi, Pello, zure Arantzazun egon nintzen [bai etxe polita daukazuena!], ikastaro batean, eta euri hau eta laino tinkoa ere izan genuen, goizetik arratsaldea arte. Ez genuen ikusi eguzkirik, baina hori bai, horrek ez du esan nahi ez zenik atera, egon, hortxe ziur zegoela, hodeien artean, gurekin ku-ku-tan jolasten!
"Garosta" Aturrin ez dut jaso. Beste inon jaso al duzu, Kepa? "Garo-ztea", zelan? Zoroegia?


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Oraingoan jarri diguzun irudia pilo bat gustatzen zait! Lehen planoko neskak arreta deitu, eta ez naiz, ba, berari begira geratu, eta ondoren, margo guztiari? Ez naiz artean aditua, dena den...


K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Kristina!
Ba, ez. Garasta ez dut beste inon jaso, baina azaldu dudan moduan "garoa" arrunt samarra da Bizkai aldean zirimiria adierazteko. Bestalde pozten naiz koadroa gustatu izanaz. Kristoren indarra dauka neskatilak, eh? Renoir maisua zen.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ah! Durangoko kafea, jakina!!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai