Denbo(r)a dündü dügü

“http://www.galeon.com/latina30love/Imagenes/Triste.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Negar egin barik badago ere, negarra dariola dugu aroa, goibel, triste eta hits. Zenbait bazterretan tarteka lantzurda daragoion arren, lotsati eta herabeti dabilzkigu hodeiak, botako ez botako. Zeharo tapatuta dugu goia! Jende gehienak ez du gogoko honelako eguraldia, ez da, ez gatz, ez berakatz. Zertarako lainotuta euririk ezean? Egotekotan, bota dezala, ezta? Aroaren kolorea dela-eta, sarritan tristezia kolore urdinari lotzen diogu, ezta? Hor ditugu, ingelesezko "blues"(Erritmo erregularra zuen musika oinarri hartuta, esklaboek euren sentimenduak eta bizipenak islatzen zituzten, jaioterritik urrun egoteak eta askatasun barik bizitzeak tristura handia sortzen baitzien. Blues hitzak, hain zuzen, malenkonia esan nahi du ingelesez [wikipedia]), behinolako Brasilgo abeslari baten kanta "El gato está triste y azul" eta jakina, Atharratzen aro hitsa izendatzeko baliatzen duten dündü elea. Hitz horrek Zuberoa aldean balio bikoitza dauka: batetik, "iluna" eta bestetik, "urdina". Hortaz, gaurko denbora iluna eta urdina dugu, baina ez diogu negarrari emango, ezta? Elkarri datxezkiolakoa daukat.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aupa Kepa, aspaldiko!

Irakurri dot zeure artikulua eta erronkarierazko berba hartaz gogoratu naz, "dundu" bera, "urdin" esanahia deukona.

Beti iruditu jat berba misteriotsua, soinuz ederra, eta horregatik ez naz berataz ahazten, inguru haietan jada ez badaben erabili arren.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Patxi!
Bai, hizpidean zagoz. Berba enigmatikoa, alajaina! Nondik ete? Bai, Erronkarin bere erabilten ei zan. Hiztegi aldetik antzeko samarrak direz herrialde biak.Bideofonoa ete da?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai