Basura

http://www.thespiderawards.com/spider_awards_presentation/the_awards/2nd_annual_nominations_winners/amateur/still_life/nominations/images/05_45_29_vassiliev-vladislav-dew-drops.jpg

Herenegun goizean goiz etxetik lanera joan nintzenean, ohartu nintzen autoak ihintzez blai zeudela. Hiri batean bizi garenontzat, aspaldiko partez! Nekez ikus dezakegu, nik neuk, behintzat, behar bezalako ihintzaldia galipot eta zimenduaren gainean. Euria zirudien, benetan! Ur-meteoro honen inguruko izendapendegia oparotxoa da euskaraz. Zenbait bazterretan, hostoen gaineko ihintza bereizteraino heltzen dira: azaroa eta basagaroa (B-Orozko). Beste zenbait herritan, Gipuzkoan batik bat, nik dakidala, Azkoitia, Gabiria eta Tolosan, ihintza basatzat jo eta hitz xarmangarriaz baliatzen dira: basura, hau da, baso (-a) + ura. Ba ote dago ur basagorik basura baino?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Horixe dqa, Kepa, nik txikitan ikasi nebana: 'basura'. Eta harritu egin nintzen 'garo gozo dute maite loreek' kantu batean abesten genuelarik, 'garo' 'ihintza' zela jakin nuenean, bidebatez, 'basura' nirearen bi sinonimo ikasi baitnituen batera. Foruan zen hori, 1956an. Amezketan 'basura' besterik ez genekien.
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Pello!
Bai horixe! Forma batzuk nagusitu eta beste batzuk baztertu egiten dituk. Ederra duk basura!!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda