Ekainean hego haizerik ez, baina...
enbatak, bai, alajaina! Izan ere, enbataldiak martxotik urrira iraun ohi du. Sarri askotan komentatu izan dugunez, enbatak "Bizkaiko Golkoko itsasaldean, hego-mendebala jotzen ari dela, mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik bat-batean jotzen duen haize-bolada zakar eta bortitza" dugu. Geure-geure fenomenoa bada ere, izendatzeko erabiltzen ditugun hiru izendapen nagusiek jatorri arrotza dute: enbata, galerna eta soberna /zopherna. Azken hau ipar-ekialdeko euskalkietan erabiltzen da. Itxura denez, latinezko superna(m)tik datorkigu, hots, "gure gainetik dagoena edo zerbait jasoa". Ukaezina da zophernak gu baino are goragokoak eta gailenagoak direla. Larri ibili! Beraz, datxekigun haizea izanagatik ere, baliatu ohi ditugun terminoak ondoko erdaretatik atzeman ditugu, segur asko arrantzaleek eurenganatuak. Harriek hizketan zekiten garaian nola iritziko ote zioten enbatari?
Iruzkinak
Hori nire eretxi intuitivoa. Halan beharbada eta ere seguruenez ez dagoke badia hitza herri guzietan non dagoz badiak de facto. Edo harik asmatu grekoek konzeptua hon ozeanoa edo okeanoa -ωκεανος- ez zen existitzen ezein hizkuntzetan eta hori argiki ikusi ahal dugu nola da prestamoa hizkuntza askotan.
-esan nahi bait dut hitz autokhthonorik edo "geurerik"-
Lehen' gehienek, populuaren ia totalitateak, ulertzen zuen guzia eta zutena ulertzen zen bere hizkuntzakoa. Muga linguistikoak eta limiteak ez zegozen kasik edo ziren, nire aburuz, oso eta lar lausoak. Bada, eta loturik geure kasuko hitzari -enbata- momentuan noiz nahi zuten erabili hitza -enbata-' zerabileten ezein trabarik gabe, jakin gabe eta arduratu gabe hitza zen proprioa edo mailegu edo arrotzhitz eta pensatu gabe behar zuten eratorri edo beste. Nire aburuz, horiek ardurak ez dira existitu eta ezta dira existitzen orai ere artean gente gehiena.
Entzuten, ulertzen eta erabiltzen zuten guzia zen bere hizkuntza bakarrekoa, gurean euskarazkoa. Gaur kambiatu dira parametroak, parametro historikoak eta kulturalak, koordenadak. Gainera lehengoa lehengoentzat eta ba dugu zeri lotu orai oraingo koordenada eta premia berrietan.
http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin95_87/Jakin95_87_077.pdf
Da textu interesantea dagoenarentzat hortan interesatua, ez niretzat behintzat orai.