"Aro-adar " gehiago
Adibidez, "ostadarra" bera adierazteko hauxe:
auriadar: Goi-Nafarrera / N-Aezkoa. (Azkue). Euskalerriaren Jakintza. I, 165 or.
itxasoadar: Datu-basean edukiagatik ere, ez dakit nondik atera dudan.
zibiadar: N-Erronkari. Bernardo Estornes Lasa. Erronkariko uskararen Hiztegia.
zubiadar: N-Uztarrotze. Zubiadarraren petik igareta neskatxak mitil eta mitilak neskatxa egitan drala erraiten daioei aurrer. (Azkue). Euskalerriaren Jakintza I, 166 or.
Ekaitza edo erauntsia adierazteko:
adar: L-Bardoze. (Duvoisin). Hiztegia.
adarraire: L-Bardoze. EHHA
adar aire: Dasconaguerre. Atheka, voc.
adarraira Behe-Nafarrera. (Lhande). Hiztegia.
Laino eta hodeiekin batera, trumoia:
trumoi-adar: Gipuzkera. Turmoi-adarra degu. (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
Erauntsi baten adarra, hau da, goitik behera ikusten den euri-zutabea, edo:
erauntsi-adar iz.: Behe-Nafarrera / Zuberera. (Azkue). Hiztegia
euria adarrez etorri: Gipuzkera. Adarrez dator euria.(Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del h
habla popular vasca.
Han-hemenka txingorra botatzen duen hodeia:
harri-adar: N- Erronkari / Zaraitzu. (Azkue). Hiztegia.
adar gaizto: Gipuzkera. Adar gaiztoa dator. (Justo M. Mokoroa).. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
Hodeitxoa:
odoi-adar iz.: (Azkue). Hiztegia
Iruzkinak
Aizu, eta Azkueren "adar airia" pasatu al zaizu? Izan ere, Lhande aipatzen duzu eta honek Azkuetik edaten du, zehatzago esanda, niretzat interesgarria da Lhandek "adarrairia" (dena batera, alegia) esatea/idaztea; zeren, ez zuen, bada, Azkuek "adar-airia" eman? (posible bazenu hau argitzea, Kepa, nik ez ditut eskura iturriok).
Ekartzen dizkiguzun horietarik, batzuk politak!!
Beno, ea nola portatzen den asteburua!
K.
K.
Esango didazu zer den "iratzeadar"?
Jo, meseedezzz!!