Lainopea eta behe-lainoa
Monet, Claude: Houses of Parliament, London
Inoiz gutxitan ikusi izan dugu atzokoa adinako behe-lainoa. Itsu-itsua zen hura! Ezin konta ahal arazo eta ezbehar izan ziren Euskal Herrian barrena lainopeak eraginda. Maiatz-ekainetan izaten omen dira gehientsuenetan horrelakoak lehorraren eta itsasoaren arteko hozberoaren alde handi samarra baita. Zenbait ostagi direla-eta, ikusgarriak direla esaten dugu. Adibidez, ekaitzak, tximistak, traganarruak... baina nola iritziko genieke laino sarri-sarriei? Ikusgaitzak!?
Iruzkinak