Azterketaroa

http://hamradio.nikhef.nl/gif/examen.jpg

Bada maiatza eta ekaina azterketen aroa direla ukatzen duenik? Ezta pentsatu ere! Zerbait ikasten diharduen ikasleak ondo asko daki berandu baino lehen aro honetan etsaminen bat egin beharko duela. Hori sofrikarioa! Norberaren jakintza frogatu behar da azterketetan. Nork asmatuko ote zuen horrelako sistema? Datorrela eta neureak eta bi esango ez dizkiot, ba! Aroak aro, -aro atzikia ere arras zabaldurik dugu eguraldi kontuetan. Beste atzizki polit bat -giro dugu. Usu elkarren lehian aritzen dira, nor baino nor eremu berak bereganatu nahian. Adibide batzuk eskainiko ditugu zuen begien atsegingarri, irakurle:

1. Ibiltzeko aro/giro ona

bidagiro
: G-Andoain. (Azkue).Hiztegia.
bidegiro: L-Ainhoa. (Azkue). Hiztegia.
bidaro: Bizkaiera, Behe-Nafarrera, Lapurtera, Zuberera. Bidaro onetan ibilten niz aise, bena bidaro gaixtoetan nekez yalgitzen niz etxetik. (Salaberry). M Vocabulaire. Bidaro ona edo gaitza izan dedin joan beharko dugu (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

2. Kanpoan egoteko aro/giro ona
egotaro iz.: B-Gatika. Egotaro ona dau. (Iñaki Gaminde). Gatikako Euskaraz.-> freskure (gaueko ihintzaren ondorioz goizeko egotaroa). B-Gatika. Ibilttaldi goixeko freskuren edo illlundean yatzi tte ostean edo olan ataraten siren kanpora egunen birritten. (Iñaki Gaminde).
Gatikako Euskaraz.

3. Gauez ibiltzeko aro/giro ona
gaugiro iz.: Garai ontan, gaugiro onekin iñor irixten ez dan toki ontara. (T. Garbizu). Euskal Esnalea 1925, 211 or.


Beraz, azterketetan murgilduta ibiltzeko aro edo giro ona azteketaroa / azterketagiroa?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...