Igorziri eta Ortzi

“http://superherouniverse.com/clip/marvel/thor.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aurreko sarreran igorziri berba ederra azaldu zaigula-eta, orain dela bost urte UEUk argitaratzen duen UZTARO aldizkariaren neure artikulu xume baten berri eman nahi dizuet. Ausart samarra bada ere, Ortzi-ren inguruko kontuaz beste esplikazio bat eman nahi izan nuen hainbat xehetasun eta jakingarritan oinarriturik. Honela hasten da:

"Artikulu honen helburua bikoitza da, linguistikoa eta antropologikoa: beraz, etnolinguistikaren esparruan kokatu behar genuke...."

Eta hemen sakatuz gero, jarraitzen du. Ea zer deritzozuen! Gaur egun dauzkadan datuekin beste era batera egingo nuke, baina orduan ez nekien orain beste.


Iruzkinak

Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
IGORZIRI bilhatu dut in:

http://klasikoak.armiarma.com/corpus.htm

eta baita IGORTZIRI ere. Biac agercen dira.

Haueçaz gain IGORZIRITSU agercen da Axular baithan.

Nire Bibliotheca Vasconican honela agertuco dira:

Orthographia classicoan:

igorciri, igorciritsu

eta ortografia modernoan:

igortziri, igortziritsu

Adeitsuqui

Ivan Echeberrico
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
1000 esker, Josu! Bai, ezagutzen ditut aipatzen dituzunak.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Oso ondo ezkutaturik zeneukan, e, Kepa? Oso ondo gorde duzu zure artikulutxo hau! Ez nekien ezer!
Deskargatu dut eta tartetxo batean irakurri.

Bai argazki deigarria jarri duzuna!


Kristina.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ezkutaturik ez, baina, UEUk sarean ipini duenez gero, beraren berri eman nahi izan dizuet. Ea zer deritzozun!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Jo Kepa! zure artikulutxoak mamia dauka! Amaitzen dudanean zerbait esango dizut. "Las antiguas..." [Mitxelenaren lana], jo! jende gutxik aipatzen du, oso pozik jarri nauzu.


K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko, Kristina. Neure buruan garbi dauzkat kontu horiek, baina beste lagunei ulertaraztea da gakoa. Ea!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai