Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

eta enzun nezan bere gitarrak ioiten zituzten gitarrarien soinu bat:



Badakizue norena den testutxo hori, ezta? Bai, XVI. mendeko "Euskara Batua", Leizarragarena. Igorziri (ihurtziri, justuri...) hitza berari ikasi genion aspaldixe. Kontua da, beraren sorterrian, Beskoizen, datorren larunbatean, hilak 28, omenaldia egingo zaiola. Kristinak, blog honetako irakurle finak eta Atturi aldeko euskara ikertzen dabilenak eman digu haren berri. "Leizarraga egun" izeneko omenaldia antolatu dute. Hauxe duzue Kristinari Henri Duhauk "igortziritako" programa:


- 15.00 Ongi etorria (herriko jantegian).
- Henrike Knörr: Leizarraga-Lazarraga.
- Urbistondo anderea: protestantismoa Euskal Herrian.
- Piarres Charritton : XVI. mendea.


Beraz, nehork inguratzerik baleuka, badaki zer izango duen.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Milesker, Kepa, zitaren berri emateagatik!

Ni ezin naiz joan, eta amorru handia ematen dit. Bideokonferentzia batez egingo balute, e? Erramun, joaten bazara, bidali argazkia Kepak ez dezan izan arazorik egile eskubideekin!

Polita da "igorziri"/"ihorziri"!

Henriren birden liburuan irakur daitekeenez, gaur heldu zaigun euria (zu bai fina, Kepa, ez duzu huts egiten!) honela litake Beskoitzeko heskuaraz: "atzoko beruaan ondoriua", "uria aai duk gozoki"

Eskerrik asko, Henri, zure herriko euskararekiko lana eta dedikazioa oparitzeagatik.

Kepa: "Atturri" diozu, ez duzu "Aturri" esaten? Eta zuek, solaskideok eta isilpeko bisitariok, nola esaten duzue?


Kristina.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Kristina ni joatekotan nago Beskoitzera eta esperantza (edo esperantxa) nuen zu han ikustekoa eta ere eskaintzeko zuri nire liburua -Euskarazko arrotzhitzak- baina diozunetik ez dut izango zori on -zorion- hori, ez zu ikustekoa eta zurekin solastekoa eta ezta liburuaren eskaintzekoa.

Bestetik galdetu zuri, Kristina, zeren bait diozu "Henriren birden liburuan irakur daitekeenez" zer da hori birden hori? Zein libururi referitzen zara?

Amaitzeko esan, Kepari, ze berak dakarren textua dagokionez orthographiari ez da originala hon Leizarraga nahiz-eta holan dirudi noiz irakurtzen dugu hau

"Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

eta enzun nezan bere gitarrak ioiten zituzten gitarrarien soinu bat:
"

Norknahik eta edozeinek pensatzen luke, agian baita berak Kepak ere, ezen hori textua da originala baina da "original kamuflatua" edo original deliberatuki kamuflatua zeren, esaterako, originalean ezin etor daiteke boz baizik voz eta agertu behar luke guitarrac ordez gitarrak. Hori egitea, ez diot nik denik egina Kepak, da oso gravea zeren irakurlea nahi da tronpatu nahitara duenean ikusten enzun ordez entzun baina gero boz ordez voz. Originala bada behar da skribitu nola originala, ala ez?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aitortu egiten dut nik neuk ez dudala deus ere aldatu. "Klasikoak" gordailutik harturik dago irakurleari errazagoa izango zaiolakoan. Hala ere, bat nator Erramunegaz; bertsio biak agertu behar lirateke
Kristina, "Aturri", jakina, lapsus bat izan da.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Diozu ze Kepa beharko lukete agertu versione biak. Baina ari gara orai -hala uste daroat behintzat- soilik buruz versione originala eta hortan ez dago baizik versione bat bakarra.

Lehengora itzulirik zelan ulertu ahal da ze ez egitea aldakuntza orthographikorik an enzun (entzun) hitza eta bai egitea voz hitzean kambiatzen dela boz formara, beti ere originalean? Hor ikusi ahal den bakarra da zein gorroto handia dagoen batzuen artean -izanik ere horiek asko, edo guti- buruz letra bat, v letrea. Da maniako gaixo batzuen konzeptione absurdua, gorroto izatea letra batzuri.

Zein bi versione ikusten duzu zuk Kepa?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Nik hemendik hartu dut pasartea:
http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LeizarragaTesta.htm
...eta hauxe agertzen da:

"Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)"
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Erramun: Henri Duhau beskoiztarrak ("txoriek ere ezaguna!") bi liburu izkiriatu ditu Beskoitzeko heskuaraz:
1. "Hasian Hasi".
2. "Hasian Hasi (birden partea)".

Bigarrena ("birdena" esaten da Beskoitzen) ez da hain ezaguna, berriagoa delako. Lehenengoaren bigarren partea da, hain xuxen ere.

Zorionez, aurki hori guztia aldatuko da, pixka bat bederen, eta beti ere, apalki.


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aurki, bai...

(hasperena)


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa: nahiz eta errata izan, zuk, eta zuek, isilpekook, entzun al duzue "Atturri" edo "Aturri"? Noiz? Nola? Nori?


Kristina.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kepa: nahiz eta errata izan, zuk, eta zuek, isilpekook, entzun al duzue "Atturri" edo "Aturri"? Noiz? Nola? Nori?........

Bada, orain dudan nago...baina, "Aturri" uste.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Kristina diozu hau

Zorionez, aurki hori guztia aldatuko da, pixka bat bederen, eta beti ere, apalki.

Zer da aldatuko dena edo aldatu behar duena edo lukeena? Ez dakit zeri buruz ari zara.

Bestetik eskerrak diozuna edo diostazuna gatik buruz Henri Duhau eta bere lana, eginen dut ahalegina elkarrekin egoiteko. Eskerrak berriz zuri.
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Adisquideac,

Neuc computerizaturico Leiçarragaren originala hemen dago:

http://www.vc.ehu.es/gordailua/

Armiarmacoec orthographia aldatu eta ortografia modernoan eman çuten. Niri ez derautate seculan baimena escatu nic digitalizatutaco lanac beren lecuan arguitaratzecotz. Hitzic ez. Esquerric ez.

Orain neuc armiarma-com-eco 338 liburu hartu ditut eta ceuc daquiçunez orthographia classico unificatuan ber eçarri ditut. Orain berriz ere ortografia modernorat passatzen ari naiz, baina ortografia ez da armiarmacoenarequin coincidituco.

Adibidez:

entzun eta enzun guztiac ENÇUN bilhaca araci ditut orthographia classicoan, ceinac orain berriro ortografia modernorat emaitean ENTZUN bihurcen baitira.

BOZ hitza automaticoqui forma classicoan ipincean ez da agercen behar liçatequeen VOZ correcto bacarra. Cambiamendu hauec escuz eguin beharco ditut.

Leiçarragaren GENERATIONE hitza armiarma.com-en JENERATIONE (!?) aguercen da, cein ez da ez classico ez eta moderno.

Nire editioneetan orthographia classicoan GENERATIONE aguertuco da eta ortografia modernoan JENERAZIONE. Casu bietan ahosquera' bat bera da.

Aipatu nuen çure blogean idatzi niela armiarmacoei proposatuz publica litzatela beren webgunean neuc orthographia classicorat passaturico 338 liburu horiec. Orhoitzen?

Erançun ere ez. Ez derautate ni puto caso eguin.

Nire editione berri hauetan hache postconsonanticoac eliminatuco ditut bai ortografia berrian bai orthographia classicoan.

Beraz, armiarman batzutan EKARRI eta berce batzutan EKHARRI agercen dena, nirean EKARRI içanen da ortografia modernoan eta ECARRI orthographia classicoan.

Uniformitatea applicatu derauet textu guztiei.

Nire editioneco 338 liburu horiec ortografia berrian eçarriricoac hurbilago daude euskara batua delacotic ecen ez armiarmacoac.

Baina ez da amaitzen hemen nire lana, ceren orthographia classicocoac gueroz EGUIAZCO ORTHOGRAPHIA CLASSICORAT iragan aracico baititut:

apur > appur
alaba > alhaba
senar > senhar
etorri > ethorri
haserre > hasserre
gaztetasun > gaztetassun
bizi > vici
erriligione > reliogine
erligio > religio
etc.

Graphia hau euscalqui guztietaco textuei applicatuco diet.

Hegoaldeco idazle ascoren lanetan hacheac falta dira "gizon au" moducoac. Ene ustez "errata" horiec çucencecoac dira liburu guztietan.

Içan ongui!

Josu Lavin
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Kepa nola skribitu bait zenuen hau

Aitortu egiten dut nik neuk ez dudala deus ere aldatu. "Klasikoak" gordailutik harturik dago irakurleari errazagoa izango zaiolakoan. Hala ere, bat nator Erramunegaz; bertsio biak agertu behar lirateke.

galdetu nizun, Kepa, ea zein bi versioneri referitzen zara. Eta zure erantzuna izan da, erantzun gabe galdetutakoari, nork transkrititu zuen delako textua, hak Josu Lavinek.

Galdetzen nizuna eta berriro galdetzen ari dudana da ea zein dira bi versioneak, zuk aipaturiko bi versione horiek. Hori, Kepa.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Lehenengo eta behin, mila esker Josu Lavini bere lan eskerga eta eskerbakogatik. Aho bete hortz utzi nau berak esandakoak.
Bigarrenez, aizu, Erramaun, zera esan nahi dut: jatorrizko bertsioaz gain -eta ni horren aldeko amorratu porrokatua naukazue- beste "modernoago" bat egon liteke irakurle gazteak erakartzekotan, ze, sarritan zail gertatzen zaie oso testu zaharrak irakurtzea. Hori baizik ez.
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Kepa Diegez adisquidea,

Liburu classicoen editione orthographicoqui modernizatuac ere behar ditugu.

Armiarma.com webguneco lecu honetan:

http://klasikoak.armiarma.com/corpus.htm

338 liburu jaisten ahal dira RTF formatoan. 29,8 Mb

Liburu guci hauec orthographia classicoan eçarriric ditut eta hauexec phoneticoqui transcribituric ortografia modernorat aldatu.

Nahi nituzque jarri, armiarmacoen modura, guciac batera jaisteco moduan, baina 30 Mb inguruco zip-archivo horiec ez daquit non escaini.

RTF documentuon formatoan ez dut aldaquetaric eguin' nehorc comparationeric eguin nahi badeça' eguin ahal deçançat. Bon, bilhatuco dut hori eguiteco modua.

Visita eçaçu, ez baduçu eçagutzen nire lecu hau:

http://esapideac.wikispaces.com

Josu Lavin, alias Ivan Echeberrico
josulavin@hotmail.com
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Behargin unhagaitz "klasikoa" zaitugu, Josu. Hau altxor ezin preziatuzkoa daukaguna!!!
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Jakina, "ezin preziatuagoa" esan nahi izan dut.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Erramun: nire lan apalarekin, gutxienez, zertxobait gehiago ezagutu ahal izango delako, besteren artean, Beskoitzeko heskuara!

Besterik ez.


Kristina.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Kepa guziz konforme nago, nola beste asko eta asko, esaten duzunarekin ezen behar litzateke publikatu originalak -baina ezein kamuflaiarik gabe- dutelarik alboan nola gehigarri ulertivoa ere versione modernoa baina ahalaz gabe lar kambio behar ez denik; gogoratzen naiz nola akademiko Patxi Altuna zenak an Tartasen textu bat ipintzen zuen oineko oharretan, esaterako, nola hitz ezezagun absolvitu eta azaltzen zuen ipinirik euskarazko barkatu (hori al da akademiko ekklesiastikoak zuen kultur nivela edo hartzen gintuen euskaldunok total ingnorantetzat). Originala eta ere versione modernoa, azken hau dadin hobeto ulertu originala, berba batean osoki subordinatua originalari.

Holan egiten ohi da ere Grezian obra klassikoekin. Biak aurrez-aurre versione bat pagina paretan eta beste imparetan.

Horretarako dirurik ba dago baina batzuk, antza, ez dute nahi hori' nahiago dutelarik kamuflatu originala, "saltzen" dutela originaltzat zein ez da originala. Nola behar dira gero egin estudioak, estudio serioak?
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Adisquideoc,

Urthe asco iragan dira Leiçarragaren obrac computerizatu nituenetic.

Lan hori eguiteco, berce leku batzuetan ere errana dudan beçala, mila eta berrehun ordu eman nituen.

Lana lucea içanen baitzen eta curiositate modura oharretan scribitzen nuen emandaco dembora.

Presuppostu bat escatu ceraucon Alfonso Irigoien cenac entrepressa bati Leiçarragaren obrac digilaliza citzan. Milioin bat eta erdi pezeta escatzen ceraucuten. Haimbatez neuc erabaqui nuen lan hori eguitea eta handic hirur urthetara bururaturic nuen.

Orain Leiçarragaren borzehungarrean nehorc ez du nire lana aippatuco, nehorc ez deraut ecertaraco ere deithuco.

Adisquidetsuqui

Josu Lavin
**********
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Egunotan kontatzen zabiltzan guztiak samin handia sortarazten dit. "Giro ofizial"-etik at zaudeten / gauden "outsider" guztiok ordaindu behar duzuen / dugun prezioa oso altua da: bazterkeria, mespretxua, gaitzespena, gaitz irizpena, arbuioa...
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Ez daquiçu, Kepa, çure hitzec cembat valio duten eta ceinen on handia eguiten derautaten.

Mila esquer

Josu Lavin
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Bai, Josu, ni han izan naiz gaur an Beskoitze omenaldian hon Leizarraga eta nehork ez zaitu aipatu, ez hak akademiko Henrike Knörr-ek eta ezta ere hak professore universitario Patxi Salaberrik zein azken honek valiatu du zure komputerizationea, baina agian ez zetorren harira zu aipatzea edo bai nahi izan balu eta izan bazintu gogoan izanik bera eta beste asko eskerdun zu gana zeren bestela ez zuketen egin ahal egin dutena ere.

Ez dakit zuzen zergatik baina ez zaituzte aipatu, Josu Lavin.
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Adisquide Erramun,

Aippa naçaten ala ez, neu lanari lothua içanen naiz' Leiçarragaren Jainco Jaunac indar eta bihotz eman dietzadano.

"Euskaltzaindia"c fincatuac ditu hitanozco formac, adibidez DA adizquia DUK forma du tucan, eta nocan, ordea, DUN.

Cerrenda lucea ossatua dut non ondoco forma beçalacoequin batera:

da adizkia duk toka, dun noka,

sarthu baititut alderancizcosac ere:

duk toka, dun noka, Vide: da

dun noka, duk toka, Vide: da

Modu honetara 5.310 adizqui ezberdineco cerrenda plaçaratuco dut bihar ceure blogean aippatuco dudan lekuan.

Ez da, beraz, "euskal" adizquien cerrenda ossoa, ceren hitanozco formaric ez duten adizquiac ez baititut jaso (banu, nezan, etc.).

Nire calculuen arauera 5.310 adizqui horietaric, guti goiti beheiti 3.981 adizqui' asmaturic edota inventaturic daude, hau da seculan ere euscaldunec ez dituzte erabili ez ahoz ez eta scribuz ere.

Adisquidetsuqui

Josu Lavin
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
ADIZKIAK iceneco adizqui cerrenda hemen da:

http://www.scribd.com/doc/40565/ADIZKIAK

Adeitsuqui

Ivan d'Echeberri
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Adisquideoc,

Çuotaco norbaitec comparatu nahi badu armiarma.com-eco liburu bat neuc egoquiturico ortografia modernoco batequin hona ale bat.

Duvoisin Capitainaren Laborançaco Liburua in armiarma:

http://klasikoak.armiarma.com/rtf/DuvoisinLaborantza.rtf

Eta ortografia modernoan neuc egoquitua:

http://euscara.wikispaces.com/space/filelist

Leku honetan, segurasqui, cargatuco ditut 338 classico horiec orthographia modernoan eta classicoan. Bon, classicoac in:
euscara.wikispaces.com
eta modernoa in:
euskara.wikispaces.com

bethi sorcen ditut honelaco webgune paralleloac neure lan guciac bi euscal orthographietan emaiteco.

Editione paralleloac ere eguin nitzaque non ezquerraldeco zuthabean orthographia classicoa agercen den eta escuinecoan modernoa, baina araçochoac sorcen dira paginationean, ceren classicoac guehiago occupatzen baitu.

Adeitsuqui

Josu Lavin
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Mila esker anitz, bihotz-bihotzetik, Josu Lavin, zure lan eskerga eta ikaragarriagatik!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...