Bertzataz eubria
Leizarragarekiko gazi-gozoak eta argi-ilunak igarota, jai-zubiaren erdiko astelehen euritsua dugu gaurkoa. Herabeti itzarri bada ere, beheko haizearekin bateratsu zetorren zurrunbiloa bere gailentasuna ezartzen hasi da eguerdiaz geroztik. Zaparrada ederrak botatzen dihardu, gero! Gainera, dezente hoztu du. Sarritan aipatu izan dugu hiztunek inguratzen duten errealitateaz jabeturik nola adierazten duten bere pertzepzioa hizkuntzan. Horrela, guk ibaika euria ari du badaukagu ere, gaztelaniaz "llueve a mares" agertzen dute. Beste zenbaitetan, aldiz, hizkuntzen arteko eragina, elkarreragina, nabari da. Izan ere, gaztelaniaz hain aipatua izaten den "llover a cántaros" euskaraz haren ordain zehatza erabiltzen da zenbait eskualdetan. Behinola, suilez / suilka ari -ren berri eman genuen eta gaurkoan bertzataz eubria. Lhandek Zuberoako Zalgize herrian jaso omen zuen eta itxura denez, "bertzata" berba "pertz"-ekin dago loturik. Dakikezuenez, pertz "egosteko eta erabiltzen den ontzia, euskarri bakarra eta mugikorra duena; bereziki laratzean zintzilik egoten dena.
Iruzkinak
"Eubria"? mmm...nire apunteak errepasatuko ditut, izan ere, oso asteburu zoroa izan dut, gauzak ahaztu zaizkit, gaur ere ez dakit non dudan burua...Kepa, lagunduko al didazu "eubria"-ren argitzearekin? Denbora aurreztuko lidake, eskerrik asko!
Kepa: Lhanderen zein lana dakarkiguzu? Hiztegia? Nik unibertsitatean lantxo bat egin nuen honi buruz, eta izenburuan, argi eta garbi dio zeintzuk izan diren bere oinarriak [Azkue, Hiribarren, eta ....ai! memoria]. Ez dakit nik, dena den, Lhandek kopia hutsa egin zuenentz [Azkueren Bardozeko "adar airia" jaso zuen, behintzat, hau bai gogoratzen dudala!], baina, bere hiztegitik atera baduzu, alderatu al duzu datu hori Lhanderen iturri horiekin, Kepa?
Eskerrik asko
K.
K.
K.
Lhanderen hiztegiaren izenburua:
"Dictionnaire basque-français eta français-basque (Dialectes Labourdin, bas-navarrais, et souletin), d'après le dictionnaire basque-espagnol-français de l'Abbé R.M. de Askué, et les dictionnaires manuscrits des Abbés M.Harriet, M.Hiribarren et Pierre Foix"
NIre lanetik zita bat (sic):
"a.Zubererarko:
1. Zuberera "seul" biltzeko bere eskuak soilik bildu duena hamabi urtez aintzat hartu du. S.zalg (Souletin, Zalgize, Saugis)-kin adierazten ditu, bere hitzetan "Grande Arbaille (les villages de Sauguis, Saint-Etienne, Ossas-Suhare, Menditte, Idaux-Mendy, Gotein-Libarrenx)"-ko euskara edo dena.
2.-Zuberera euskalki bezala biltzeko eskuizkribaturiko hiru koaderno, Petit lexique français-bsque-renak, erabilera pribaturako Pierre Foix tardestarrak idatziak. Hitz gehienak "Sainte-Engrâce"-koak dira, 1904-11 tartean bikaria zenean bertan bilduak. Bilduma honetaz Lhandek "précieux petit recueil" dela dio, eta zubererarako gainontzeko iturriak, ordea, "secondaires" (Lhande 1926-38:XVI)"
Diodan bezala, "sic".
K.
Erramun, zein da "Lakuntzako pertza"-ren kontua?
Kristina, nire erreferentzia zeharkakoa da, izan ere, "Retana" hiztegiaren bitartez. Fina zara, gero!
Batzutan da alarmantea eta ere tristea ikustea zein hedadura edo oihartzuna izaten dugun blogetan. Espero dut edozelan ere arrapostu ematea Barrankakoren batek non euskalzaleak ba omen diren bat baino gehiago. Momentuz gauden zain, bestela azkenean neuk kontatu beharko dut neure manerala eta neure euskara hontan.
Ia: "Retana" erabili baduzu, orduan interes gehiago daukat iturri horien arteko harremanetan. Alegia, ikusi beharko genuke Retanak nondik (Lhanderen zein iturritatik) ateratzen duen hitz hori; zeren, esan dudan bezala, Lhandek zubererarako bi iturri -nagusiki, zeren, berak hiztegian erdaraz esaten du "gure dialektu guztien fondoa Azkuen dagoela", eta orduan Azkuerengandik hartu duen edo ez aztertu beharko genuke - erabiltzen ditu (behintzat, hala dio bere hiztegian). Zergatik jakin beharko genuke Retanak zein iturritatik hartu duen adibidea? Bada, badirelako gauza "arraro" batzuk deitzen direnak "TESTUKRITIKA, EUSKAL LEXIKOGRAFIA, TESTUEN ARTEKO HARREMANAK, eta abar".
Hots, delako hitz hori, zuzenean Azkuerengandik hartu duen edo ez jakitea interesgarria litzateke [cf. Aturriko euskararen kasua].
Halaz guztiaz ere, Azkueren baratzeakoa izan edo ez, berdin aplikatu beharko litzaioke hitza euskal testukritikari. Nire uste apalean, beti.
Aizu, Kepa, eta Retanak zer dio? Nondik hartu dio Lhanderi?
K.
K.
Ondoco lekuan:
http://klasikoak.wikispaces.com/space/filelist
hassi naiz editatzen 338 euscal liburu classico ORTOGRAFIA MODERNOAn.
Denac prest daduzcat eta leku honetan cargatzea berceric ez daducat.
On eguin!
Ivan Echeberrico
bertzata, bertzatara. v. berztara
berztara (Dv), bertzatara (bertzata S ap. Lh y Lrq; Casve), perztara (p- Dv, H). Calderada. "Chaudronnée, ce qu'un chaudron peut contenir" Lh. Cf. bertz edo panderotara bat ur irakitu (Jnn, SBi 391). v. bertzakada, bertzada, bertzaldi * Bertzataz eubria. SGrat (ap. DRA). GAlm 1950, 24 (ap. DRA)
Bihotz-bihotzetik eskertzen dizut eman diguzun berria. A ze nolako altxorra!
Mocoroaren bi esapide tomo handiac eçagutzen dituçu, ez da?
Eduquin guztia bilduta dago nire wikigune honetan:
http://esapideak.wikispaces.com/
Orthographia' nire bi systematara ekarria içan da.
Adeitsuqui
Ivan hon Echeberri
"Hor dago hain famatua den Lakuntzako pertza, Nafarroan. Polita da horren esaerearen istorioa".
Erramun hauxe topatu dut hemen:
http://www.lakuntzakoudala.com/Euskera/Atalak.asp?IdAtala=0&IdLakuntza=14