Bertzataz eubria


Leizarragarekiko gazi-gozoak eta argi-ilunak igarota, jai-zubiaren erdiko astelehen euritsua dugu gaurkoa. Herabeti itzarri bada ere, beheko haizearekin bateratsu zetorren zurrunbiloa bere gailentasuna ezartzen hasi da eguerdiaz geroztik. Zaparrada ederrak botatzen dihardu, gero! Gainera, dezente hoztu du. Sarritan aipatu izan dugu hiztunek inguratzen duten errealitateaz jabeturik nola adierazten duten bere pertzepzioa hizkuntzan. Horrela, guk ibaika euria ari du badaukagu ere, gaztelaniaz "llueve a mares" agertzen dute. Beste zenbaitetan, aldiz, hizkuntzen arteko eragina, elkarreragina, nabari da. Izan ere, gaztelaniaz hain aipatua izaten den "llover a cántaros" euskaraz haren ordain zehatza erabiltzen da zenbait eskualdetan. Behinola, suilez / suilka ari -ren berri eman genuen eta gaurkoan bertzataz eubria. Lhandek Zuberoako Zalgize herrian jaso omen zuen eta itxura denez, "bertzata" berba "pertz"-ekin dago loturik. Dakikezuenez, pertz "egosteko eta erabiltzen den ontzia, euskarri bakarra eta mugikorra duena; bereziki laratzean zintzilik egoten dena.

Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Hor dago hain famatua den Lakuntzako pertza, Nafarroan. Polita da horren esaerearen istorioa.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aupa, egun gris honetan,

"Eubria"? mmm...nire apunteak errepasatuko ditut, izan ere, oso asteburu zoroa izan dut, gauzak ahaztu zaizkit, gaur ere ez dakit non dudan burua...Kepa, lagunduko al didazu "eubria"-ren argitzearekin? Denbora aurreztuko lidake, eskerrik asko!

Kepa: Lhanderen zein lana dakarkiguzu? Hiztegia? Nik unibertsitatean lantxo bat egin nuen honi buruz, eta izenburuan, argi eta garbi dio zeintzuk izan diren bere oinarriak [Azkue, Hiribarren, eta ....ai! memoria]. Ez dakit nik, dena den, Lhandek kopia hutsa egin zuenentz [Azkueren Bardozeko "adar airia" jaso zuen, behintzat, hau bai gogoratzen dudala!], baina, bere hiztegitik atera baduzu, alderatu al duzu datu hori Lhanderen iturri horiekin, Kepa?


Eskerrik asko


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Beste zerbait gogoratzen dut: Lhande Zalgizen ibili zela, eta hiztegirako datu batzuk hortik atera zituztela; horrelaxe diosku hiztegian, ezta? Hala izanik ere, Kepa, alderatu al dituzu, hasierako lekukotasuna nork ematen duen jakiteko?



K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
"zituztela" ez, "zituela" baizik.


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Nire lana aurkitu dut paperen artean!

Lhanderen hiztegiaren izenburua:
"Dictionnaire basque-français eta français-basque (Dialectes Labourdin, bas-navarrais, et souletin), d'après le dictionnaire basque-espagnol-français de l'Abbé R.M. de Askué, et les dictionnaires manuscrits des Abbés M.Harriet, M.Hiribarren et Pierre Foix"

NIre lanetik zita bat (sic):
"a.Zubererarko:
1. Zuberera "seul" biltzeko bere eskuak soilik bildu duena hamabi urtez aintzat hartu du. S.zalg (Souletin, Zalgize, Saugis)-kin adierazten ditu, bere hitzetan "Grande Arbaille (les villages de Sauguis, Saint-Etienne, Ossas-Suhare, Menditte, Idaux-Mendy, Gotein-Libarrenx)"-ko euskara edo dena.
2.-Zuberera euskalki bezala biltzeko eskuizkribaturiko hiru koaderno, Petit lexique français-bsque-renak, erabilera pribaturako Pierre Foix tardestarrak idatziak. Hitz gehienak "Sainte-Engrâce"-koak dira, 1904-11 tartean bikaria zenean bertan bilduak. Bilduma honetaz Lhandek "précieux petit recueil" dela dio, eta zubererarako gainontzeko iturriak, ordea, "secondaires" (Lhande 1926-38:XVI)"


Diodan bezala, "sic".



K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, bikote!
Erramun, zein da "Lakuntzako pertza"-ren kontua?
Kristina, nire erreferentzia zeharkakoa da, izan ere, "Retana" hiztegiaren bitartez. Fina zara, gero!
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Nik, Kepa, Lakuntzako pertzaren istorioa nahiago nuke konda baleza hango batek, hango inguruko batek, Barrankako batek, barrankes batek. Zeren litzateke kontaketa hori authentikoagoa eta gainera hangoek kondatua hango erara, hango euskaran.

Batzutan da alarmantea eta ere tristea ikustea zein hedadura edo oihartzuna izaten dugun blogetan. Espero dut edozelan ere arrapostu ematea Barrankakoren batek non euskalzaleak ba omen diren bat baino gehiago. Momentuz gauden zain, bestela azkenean neuk kontatu beharko dut neure manerala eta neure euskara hontan.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Fina, bai, zeren beti izan naiz dena nerbio, eta mehe-mehea, jo! Baina lanean, fina? Ez dakit. Honela irakatsi didate nire irakasleek, ez dut beste manerarik ezagutzen -zorroztasun kontuaz ari bazara-; dena den, eskerrik asko, Kepa. Niretzat, alde onak ditu honek.

Ia: "Retana" erabili baduzu, orduan interes gehiago daukat iturri horien arteko harremanetan. Alegia, ikusi beharko genuke Retanak nondik (Lhanderen zein iturritatik) ateratzen duen hitz hori; zeren, esan dudan bezala, Lhandek zubererarako bi iturri -nagusiki, zeren, berak hiztegian erdaraz esaten du "gure dialektu guztien fondoa Azkuen dagoela", eta orduan Azkuerengandik hartu duen edo ez aztertu beharko genuke - erabiltzen ditu (behintzat, hala dio bere hiztegian). Zergatik jakin beharko genuke Retanak zein iturritatik hartu duen adibidea? Bada, badirelako gauza "arraro" batzuk deitzen direnak "TESTUKRITIKA, EUSKAL LEXIKOGRAFIA, TESTUEN ARTEKO HARREMANAK, eta abar".

Hots, delako hitz hori, zuzenean Azkuerengandik hartu duen edo ez jakitea interesgarria litzateke [cf. Aturriko euskararen kasua].

Halaz guztiaz ere, Azkueren baratzeakoa izan edo ez, berdin aplikatu beharko litzaioke hitza euskal testukritikari. Nire uste apalean, beti.


Aizu, Kepa, eta Retanak zer dio? Nondik hartu dio Lhanderi?


K.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bai paragrfao bihurria atera zaidana bigarrena! Barkatu! Izan ere, emozionatu eta ahotik zuzenean esaten ditut gauzak, barrastaka!!


K.
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Adisquideoc,

Ondoco lekuan:

http://klasikoak.wikispaces.com/space/filelist

hassi naiz editatzen 338 euscal liburu classico ORTOGRAFIA MODERNOAn.

Denac prest daduzcat eta leku honetan cargatzea berceric ez daducat.

On eguin!

Ivan Echeberrico
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Aipagai, baina aipatu gabe, dugun hitza bertz edo pertz da ezta, Kristina? Zein, pertz edo bertz? Edo indistintuki biak? Hitza, delako hitza, aipatzea ez legoke txarto behintzat niretzat zeren hainbesteren artean azkenean ahazten zaigu, zait zein da hitza zeinaz ari gara.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
"orotariko"-ra joaz, hauxe dakar:

bertzata, bertzatara. v. berztara

berztara (Dv), bertzatara (bertzata S ap. Lh y Lrq; Casve), perztara (p- Dv, H). Calderada. "Chaudronnée, ce qu'un chaudron peut contenir" Lh. Cf. bertz edo panderotara bat ur irakitu (Jnn, SBi 391). v. bertzakada, bertzada, bertzaldi * Bertzataz eubria. SGrat (ap. DRA). GAlm 1950, 24 (ap. DRA)
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Josu Lavin-Ivan Echeberrico jauna!
Bihotz-bihotzetik eskertzen dizut eman diguzun berria. A ze nolako altxorra!
Hau esan du Ivan d'Etcheverry erabiltzaileak…
Kepa Diegez adisquideori,

Mocoroaren bi esapide tomo handiac eçagutzen dituçu, ez da?

Eduquin guztia bilduta dago nire wikigune honetan:

http://esapideak.wikispaces.com/

Orthographia' nire bi systematara ekarria içan da.

Adeitsuqui

Ivan hon Echeberri
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bai, eskuarki on-line dagoena erabiltzen ohi dut. Liburuak ere badauzkat. Mila esker.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Erramun Gerrikagoitiak erran du:

"Hor dago hain famatua den Lakuntzako pertza, Nafarroan. Polita da horren esaerearen istorioa".

Erramun hauxe topatu dut hemen:

http://www.lakuntzakoudala.com/Euskera/Atalak.asp?IdAtala=0&IdLakuntza=14

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...