Korrika badator, trumoi baten!


Hona hemen goizeon Getxoko Erromo eta Areeta auzoetan barrena egindako "KORRIKAlditxoa". Aroa laguntxo, eta ez arerio, izan dugu, ateri, hozkirritxo eta haizea bare, beraz egoera ezin hobea lasterrari emateko. Hortaz, giro izan dugu alde guztietatik, egurats zein kalearen aldetik. Hango kanta, algara eta txalo zaparradak! Oro har, "korrika" egiteari ekitea beti ez da "koldar"-ren kontua izaten, ez horixe! Nik neuk "korrika" egiteko hiru arrazoi ikusten ditut: lehenengoa, zer edo zer lapurturik, harrapa ez nazaten; bigarrena, ostagiren batek gogotik ekinez gero, aterpean jartzeko eta hirugarrena, KORRIKAn parte hartzeko. Guztietarik azken hau zentzuzkoena delakoa daukat arineketan ibiltzeko, bai horixe!
Eta hemen sakaturik , zure TUBEKORRIKA!!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aizu, ez kexatu, Kepa! Guk egin genuena gaueko 10:30ean pasa zen, Begoñatik Artxandarako errepidean, aldapan gora, euripean, hoztuta..., ez kexatu (barrea)!
Baina ez zaitut argazki honetan harrapatzen, Kepa, beste bat jarriko al diguzu edo ez duzu fama sobera maite?

[zure blog-eko kodeak "ixarpi" jartzeko diost gakotzat, bai polita, ezta? "ixarpi", ederto euskal hitza izan zitekeen, agian]


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
ia...bustidura, "p" hori, agian...(Iruña-Veleia -mmm...-); agian ene irudimenak sortua, bai...


Kristina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai