Erru ematen du haizeak
Egin digu erasan, egin haize eta euri erauntsiak! Aspaldian holakorik! Txitean pitean bazterrak inarrosten ibili izan den hego haizeak ipar mendebaldera bira egin eta harro baino harroago astintzen ez gaitu, bada! Hau afrontua! Erronkariko euskaran esaten zen moduan, ipar beltz-beltza. Bernardo Estornes Lasak bere Erronkariko uskararen hiztegian jaso zuen bezalaxe: "Iparrak iru dra Erronkarin: ipar beltza, ipar fina eta ipar gorria (vendabal, nordeste y norte)". Vendabal berba erdaraz bitxia da. Batzuetan mendebala izaten da, beste batzuetan ipar mendebala, hor nonbait, vent d'aval , se dit, sur les côtes, de Tout vent qui souffle de l'un des points compris entre le nord-ouest et le sud-ouest, passant par l'ouest, surtout lorsque la terre est au levant. Le vent d'aval amène presque toujours de la pluie. Euskaraz ere baditugu beheko haizeak. Adibidez, Mundakan eta Bermeon - a ze nolako olatutzarrak une honetantxe!- Noroesta eta oesta eta horiek dira beheko haizeak, Eneko Barrutiaren hiztegiaren arabera.
Egia esan, Aezkoa aldeko hiztun euskaldunek dioten bezalaxe, erru ematen du haizeak!Hau da, zakar baino zakarrago dabilkigu!
Iruzkinak
Tomax.