Hego haize txikia

http://www.stages.alternatives.ca/IMG/cache-300x208/berberexs-300x208.jpg

Asteon erasan digun epeltasuna hego haize txikiak eragin bide du. Hego haize deritzon multzoa ez da bakarra eta itxia. Bertan zenbait haize mota sartzen dira, oro har, jendeak hego haizea esan arren: hego mendebala, hegoa, hego ekialdea... eta hego haize txikia. Zer arraio da hau? Nik neuk Joxe Landa meteorologoari ikasi nion GARAn egunero idazten dituen iragarpenak irakurriz eta Pello Zabalari ere irratian entzunez. Badirudi hego haize txikia dela antizikloia gure gainean izaten dugularik, beraren ezkerraldetik iristen zaigun haize makal, geldo eta ihar samarra, hots, ez dira zurrunbilo edo borraskaren baten eskuinaldetikoak, horiek bortitz eta sendoagoak baitira. Hori dela-eta, giroa epel antzean egoten da eta gauez hoztu egiten du, baina ez horrenbesterainokoa. Beraz, ez ditzagun sar hego haize guztiak zaku berean! Zeinek bere izaera du.
Bestalde, Amazigh egutegiaren arabera, herri berberearena, bihar, urtarrilak 13, euren 2957. urteko urteberri eguna ospatuko dute. Horren jatorria Shashnaq I.a faraoi amazighak sortutako hogeigarren dinastiaren fundazioa da, Kristo aurretiko 950. urtean. Batzuek euskararen eta tamazigharen (euren hizkuntzaren izena) arteko loturaz ohartarazi gintuzten aspaldi. Beraz, bejondiela!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, harridura sortu didazu "Horren jatorria Shashnaq I.a faraoi amazighak sortutako hogeigarren dinastiaren fundazioa da, Kristo aurretiko 950. urtean" irakurri dizudanean. Faraoi amazighak? Erreparatu dut ingelesezko Wikipedian eta zuk arrazoi: "Kristo Aurreko 945. urte ingurutik hasita, 'Meshwesh' (horrela deitzen zieten amazightarrei) etorkinek agindu zuten Egiptoarren gainean, eta haiek fundatu zuten XXII. dinastia Shoshenq I.arekin, horrela hasirik Berbertarren agintealdi luzea Egipton". Beraz, noizbait Amazightarrak ere indartsu izanak dira.

Gauza harrigarri gehiago irakur daitezke Wikipediako "Berber People" atalean. Adibidez, kopuruak: Magrebean ugari izateaz gain, Espainian 270.000 eta Frantzian 1.100.000 omen dira.

Horien hizkuntzari dagokionez, Wikipedian Tamazighari buruz idatzi dutenek ez dute euskararekiko inolako ahaidetasunik aipatu ere egiten, ez eta hipotesi moduan ere. Osaba Krutwig haserretuko litzaieke...

http://en.wikipedia.org/wiki/Berber_people

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Badakizu, Tomax, Historia garaileek idazten dutena eta hori dela-eta, oso gutxi jakinarazi digute amazighei buruz. Neu ere zur eta lur geratu nintzen Egipton faraoiak izan zituztela jakin nuenean. Ipar Afrikako herririk handiena da, zalantzarik gabe, estaturik eduki ez arren eta bertako-bertakoa.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...