Txikolduta daude gure bazterrak...
euririk egiten ez duenean... Bai, arduratu samartzekoa dugu egoera hau. 2006. urtea lehorra izan dugu. Udazkenean genuen esperantzak kale egin du goitik behera. Hau ez da berria, alde batetik, naturaren beraren berezko zikloak eta bestetik, gizakiaren eragina bat eginda hauxe dugu, muturreko fenomenoak nagusi, lagunok! Inoiz euriteak, inoiz haizeteak, inoiz elurteak, inoiz agorteak... Norainokoa da gizakiaren eragina? Norainokoa da naturaren bilakaera? Adituak ez datoz bat. Beharbada atsotitz honek azal lezake guztia: iparra eta hegoa elkarri obeditzen hasiz gero lehortea. Jakina, ez dut uste ipar eta hego politikoak direnik, bestela Bushen errua dela esan liteke. Bizkarra elkarri emanda bizi behar genuke? Bai, ipar haizeak hego haizeak elkarri men eginez sortarazten dira ikorrune hauek. Nork esango ote zien elkarrekin ondo moldatzeko? Jaso beza atzamarra, mesedez, kokotekoa emateko!! Txikoldu eta ikor berbak ezpal berekoak dira. Nekez topa zenitzakete ohiko hiztegietan. Horien berri izateko tokian tokiko hiztegi xumeetara jo behar izan dugu: Gernika ondoko Mendata herrian erabiltzen da txikoldu aditza, lehortu edo sikatu aditzen sinonimotzat jotzen da. Nabarnizen ere baliatzen dute bertako hiztunek Alberto Mtnz. de la Cuadrak Nabarnizko Hiztegian aditzera ematen duenez. Bertan argibide hauek dauzkagu:
ikoldu, ikoltzen. (IKOLDU) Quedar(se) hueco; contraer. Sin. argaldu. Nabarnizen gehienbat ikoldu esaten da, baina txikoldu ere entzun daiteke. ║ Ikoldu: esate baterako, puxikak-eta egoten dire, arek aplastau, sertu, sulotute: ikoldu. ║ Ori ikoltzi ori ba argaltzi da. ║ Ikoldu batzuk esate tze argaldutiri be, baya "Ikoldu ein dok", ikoldu ba pustute badau be, ori eitten da. Bota ba pe, ya akabetan-ero, "Ikoldu dok ori". ║ "Botie ikoldu dok": utzittuten danin, bidxurtute.
ikor, ikorra. (IKOR, elkor) Seco, duro. Ik. liorra, eskasa. ║ Ikorra bai, esan eitten da, baya gitxi. Ikorra da liorra, ikorra ba eskas esati laku, ikorra. ║ "Ikorra dxak", ba eskasa daunari, landariri be bai. ║ Ikorra, ikorra bai esan eitten da, baya ori gitxi useten da. "Ikorra dxak", geuse eskasa, ligorra, jeneru, jeneru eskasa.
ikortu. (IKORTU, elkortu) Secar(se), endurecer(se). Sin. igertu, siketu. Ikortu gutxi erabiltzen da; igertu esaten da gehienbat. ║ “Ikortu ein dok”: landariri nai edoser geusari.
Iruzkinak
Oso ona ekarri duzuna, Kepa, alderdi guztietarik, harribitxiak dira.
Denon gogoetan diren horiekin batean, nik neuk, desira intimoago bat adierazi nahiko nuke: espero dut 2006an egin dudan lan eskergak, eta hemendik aurrera egiteko prest nagoenak, 2007an fruitu ona ekartzea, badakizue, tesirako zuzendari gabe nago...
Eta zuek, plazaratuko al duzue desira bana?
Kristina.
Josu Lavin
http://www.blogak.com/euskara
*****************************
Kristina, ea topatzen duzun zuzendaririk! Nik neuk desio hau: ea behingoz amaitzen dudan tesia!
Josu, 1000 esker honetan sartzeagatik!
Jonas, pozten naiz atsegin izateaz. Aroarekiko herri-jakinduriaren berri baino ez dut eman nahi.
Hemen informazio gehiago duzu:
http://etnomet.blogspot.com/2005/12/euskal-herria-hotzak-ebakita_27.html
Mendata, Nabarniz eta inguru horietan euskerea bertoko ta naturalea daukate: geure fraile batzuegaz egin dot berba sarri eta badakit: gainera, hauek beti euskeraz egingo dabe... Gandiaga be hangoxea genuen, Mendatan jaio eta Nabarnizko baserri batean bizitakoa ttikitan. Bizkaieragaz ni berauekin familiartu izen naz, Forua aldea asko estimau dodalarik eta sarri bisita...
Jarrai horrelako lantxoak ekarten, Kepa, kantseu barik, beste batzuen atseden gozorako izango diez eta...
pellozabala