Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:
eta enzun nezan bere gitarrak ioiten zituzten gitarrarien soinu ba t: Badakizue norena den testutxo hori, ezta? Bai, XVI. mendeko "Euskara Batua", Leizarragarena. Igorziri (ihurtziri, justuri...) hitza berari ikasi genion aspaldixe. Kontua da, beraren sorterrian, Beskoizen, datorren larunbatean, hilak 28, omenaldia egingo zaiola. Kristinak, blog honetako irakurle finak eta Atturi aldeko euskara ikertzen dabilenak eman digu haren berri. "Leizarraga egun" izeneko omenaldia antolatu dute. Hauxe duzue Kristinari Henri Duhauk "igortziritako" programa: - 15.00 Ongi etorria (herriko jantegian). - Henrike Knörr: Leizarraga-Lazarraga. - Urbistondo anderea: protestantismoa Euskal Herrian. - Piarres Charritton : XVI. mendea. Beraz, nehork inguratzerik baleuka, badaki zer izango duen.
Iruzkinak
pellozabala
Kepa, "negar" horrekin ez dut ezer bildu, hau da, galdezkatu dudan jendeak, aurreko mezuko "malko" hori hartzen duten gisan eman didate-eta. Getariako "euri kumea"-ri buruz, ez dut ezer bildu, baina nago ez ote beharko litzateken galdetu "euri haur" edo halako zerbait. Izan ere, Euskal Herriko Iparraldeko euskaldunek -eta beti ene datuen arabera- Hegoaldekoen "marker"-tzat -ezaugarri bereizgarri eta difinitzailetzat, alegia- hartzen baitute delako "ume" aldaera, "nik haur bat dut" moduko esapideak gizabanakoekin dituzte erabiltzen; "ume" aldaera, ordea, abereekin. Niri neuri behin baino gehiagotan barre atseginez ziostaten: "izigarria da! haurrendako "ume" ibilten duzii?".
Kristina.