EtnoMet Azokan

Aterrune batez baliaturik, ikusten duzue hor kanpoan lau euskaldun elkarrekiko konpainia alegerean. Horra hor EtnoMet-en hitzordura bertaratutako lagunak. Pello Zabalak baino ez du kale egin, Durangoratzeko aukerarik ez zeukan eta. Ezkerretatik hasita, Erramun, Kepa, Kristina eta Tomax. Plateruenan kafeak pizgarri, elkar ezagutu eta solasaldi ederraz gozatzeko parada izan dugu. Gozo-gozoak, pastak, eh, Tomax! Mila esker eta eguraldia lagun beste aro-trukaketa bat antolatu beharko da Pello inguratu dakigun, ezta, Pello? Mila esker eta hurrengo arte!

Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Egun on gustusoa iragan dut Durangon izanik elkarrekin eta eginik elkarren ezagutzak. Ez daigun gal kontakturik, non hortako elementurik relevanteena izango da gure Kepa zein da gu guzion epizentro eta patroi handia, eta ezta gure adiskidetasuna.

Ez dadila izan azkena, ez adiorik baizik hurrengo arte.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Hemen goiza oskarbi esnatu da, ilargia -beharbada artizarra?- ere inguratu zaio. Etxe ondoko parkean bazen txori andana, hotza eta guzti; gogoratzen dut Mugerreko zahar batek ziostala abenduak San Nikolas astean honelako hiru egun egiten ohi zituela, zikoinaren bat ikusitakoa da gizon hau (ez al da goizegi?). Hala izan al da beti Pello, ba al dakizu?

Bestelakoetan sartuz...Hara, hara, goizeko ohiko paseotik itzuli eta argazki hau ageri! Maloresek ez du arte gutxi, ez, argazkiekin. Kepa, posible al da Pelloren irudia bertan itsastea, argazki-trikimailu batez-edo? (barrea)

Nik ere Tomaxen pastei bikain bat jartzen diet. Egunotan Donostian diren mojen eskutik ekarriak, agian, Tomax? Bereziki eskertzen dut zuon lauron nirekiko atsegintasuna, arreta eta adeitasuna, izan ere, ttiki sentitu naiz zuen artean. Eta hau guztia propagandazko poltsa horrekin ez dizuet, ba, ordaindu? (beste barre bat)

Barkamen hurbilago bat Tomaxentzat, berarekin izan dudan gaizki-ulertuarengatik, gazteoi, noizean behin tokatzen zaigu-eta zangoa barrengoetaraino sartzea.

Egun, abenduaren 8an, Berriak paperetan badakartza Argizaioladun berriaren hitzak, eta Durangoko solasaldia ezusteko sari polita izan zaidanez, ekartzen ditut hona, atzo hasi genuen bide berean jarrai dezagun: "Izan garelako eman digute saria, izango garela ematen dugu hitza"

Ea hurrengoan lagun gehiago inguratzen diren, blog honetarako bisitak zeruetara daramatzaten ezkutuzko irakurleez ari naiz; aizue, ez dugu kosk egiten, e?

Eskerrik asko denoi.


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Inbiria ematen dit zuek hor ikustean. Eta pena, elkar ikusi eta ezagutzeko abagunetxoa galdu nuelako. Ostiral eguerdian joan nintzen, Arantzazuko goizeko elizfuntzio guztiak amaitzean. Liburuxka firmatzen saio bat egin nuen, eta iñularrean nekatuta itzuli. Goiza hain betea, eta arratsa ere nahiko tope, beraz, atseden beharrean. Bueno, ea noiz egokitzen zaigun beste aukeratxoren bat. Besarkada bana. Eta eutsi goiari!
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Hurrengorako "maila" altxatu beharko dugunez gero, pasten ordez, zer proposatzen duzue?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Oso kafealdi atsegina Plateruenekoa. Erramun ezagun zaharra izanik, Etnomet honen eragile nekaezina ezagutu genuen aurrez-aurre, eta Ibaizabal-Nerbioi ertzetik joanda Aturri bazterreko euskara ikertzen ari den filologo gaztea ere bai. Tertulia hoberik ezin izan, tornadoari gure zaharrek "traganarrua" deitzen diotela entzunda emozionatzen garenontzako. Aita Zabala, normala denez, zerura begira despistatuko zen.

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai