EtnoMet Azokan
Aterrune batez baliaturik, ikusten duzue hor kanpoan lau euskaldun elkarrekiko konpainia alegerean. Horra hor EtnoMet-en hitzordura bertaratutako lagunak. Pello Zabalak baino ez du kale egin, Durangoratzeko aukerarik ez zeukan eta. Ezkerretatik hasita, Erramun, Kepa, Kristina eta Tomax. Plateruenan kafeak pizgarri, elkar ezagutu eta solasaldi ederraz gozatzeko parada izan dugu. Gozo-gozoak, pastak, eh, Tomax! Mila esker eta eguraldia lagun beste aro-trukaketa bat antolatu beharko da Pello inguratu dakigun, ezta, Pello? Mila esker eta hurrengo arte!
Iruzkinak
Ez dadila izan azkena, ez adiorik baizik hurrengo arte.
Bestelakoetan sartuz...Hara, hara, goizeko ohiko paseotik itzuli eta argazki hau ageri! Maloresek ez du arte gutxi, ez, argazkiekin. Kepa, posible al da Pelloren irudia bertan itsastea, argazki-trikimailu batez-edo? (barrea)
Nik ere Tomaxen pastei bikain bat jartzen diet. Egunotan Donostian diren mojen eskutik ekarriak, agian, Tomax? Bereziki eskertzen dut zuon lauron nirekiko atsegintasuna, arreta eta adeitasuna, izan ere, ttiki sentitu naiz zuen artean. Eta hau guztia propagandazko poltsa horrekin ez dizuet, ba, ordaindu? (beste barre bat)
Barkamen hurbilago bat Tomaxentzat, berarekin izan dudan gaizki-ulertuarengatik, gazteoi, noizean behin tokatzen zaigu-eta zangoa barrengoetaraino sartzea.
Egun, abenduaren 8an, Berriak paperetan badakartza Argizaioladun berriaren hitzak, eta Durangoko solasaldia ezusteko sari polita izan zaidanez, ekartzen ditut hona, atzo hasi genuen bide berean jarrai dezagun: "Izan garelako eman digute saria, izango garela ematen dugu hitza"
Ea hurrengoan lagun gehiago inguratzen diren, blog honetarako bisitak zeruetara daramatzaten ezkutuzko irakurleez ari naiz; aizue, ez dugu kosk egiten, e?
Eskerrik asko denoi.
Kristina.
pellozabala
Tomax.