San Simon eta San Juda zerekin, San Martin harekin

“http://www.fao.org/docrep/006/y4924t/y4924t0k.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Etnometen hirugarren urtez ospatzen dugu San Martin jai ezin lurrintsuagoa. A ze gozoak diren txerriak! Zentzu guztietan diot. Bai, bai, pentsa ezazue gozo berbak zer adierazi nahi duen. Bai? ni neu bat nator zuekin, etorri ere! Honezkero mukiak gogortzeko, txarribodak eta matatxerriak ospatzeko besteko hotza eduki behar genuke, baina... hotzak hotz ustel, alajainkoa! Pello Zabalak atzoko Kalaka saioan zioenez, luzaro metaturiko berotza barneratu zaigu oharkabean, hasieran gauez eta gerora egunez eta azkenean, dzaust!, ohartu orduko beroztaturik gaude. Nola uxatuko dugu hainbeste urtean pilaturiko berotza hori? Nor izango da berogabetzailea?
Udagoieneko tenporei buruzkoa aipatu ez badugu ere, iraileko aste osoa kontuan harturik, zortzi egunetik, seitan jo bide zuen hego haizeak, hortaz, hona hemen ondorioak: udagoiena, udagorena ez dugu ba! Horren ondorioz, esaera zaharrak bete-betean asmatuko du, izan ere, aro epel-epela izan genuen izenburuko santuen egunean eta bihar ere mota horretako aroak biziko gaitu. Herri atsotiztegiak iragarpenak ere egiten ditu usu. Hona hemen biharkoari dagokiona:
San Martin zerekin, San Roman (18an) karekin (harekin) ta Santa Katalina (25an) berarekin. Beraz, San Roman eta Santa Katalina egunetan aro epel-haizegotsu-eguzkitsu-larria izango ote dugu? Antza, bai.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Errefrauekin ere, beste tabernakoarekin bezala, ez dakit larregi fida gindezkeen, Kepa. Egia da oso onetik eta gozotik dabilela aspaldion: baina, San Martin egunez be, sartu eban muturtxue mendebalak, abisua baino aurrerago ibilita. Akordau ninduen asteburuko bi egunen ekarriak harako "Mendebala, 48 ordukoa" (orain zuzen-zuzen akordatzen ez banaiz ere). Mendebalak badaki sartu eta askoz gehiago irauten, baina hori, tenpora aldia mendebal edo ipar-mendebaletik dabilenean da. Hegotik dabilela tenpora aldia, orduan, mendebala sartzen den bakoitzean, 48 ordu ingurukoa ei da, bi egun inguru. Hala egin dau udazken honetan: sartu den guztietan, agudo utzi deutso txanda hegoari. Atsotitzeri gaudela, ez dakit fidatzekoa izango den: San Roman hortxe ibiliko da, baina Santa Katalina ez dut uste hain gozo ta bero izango denik. Hor dator atejoka, asteburua pasa orduko, ilargi berria. Egun berean ez bada ere, handik 3 egunera eta 6 egunetara emongo dau bere parezerra. Ea zelango ilargitxoa datorren...!
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bai, zuzen hago. Ikaragarrizko ikerketa egin behar lukek esaera zaharrekin. Izan ere, egoera guzti-eguztiek jaukiek komponbidea. Adibidez:

A egoera --> A atsotitza
B egoera --> B atsotitza
C egoera --> C atsotitza

Euskaldun gizakia matematikoa zuan!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...