San Simon eta San Juda zerekin, San Martin harekin
Udagoieneko tenporei buruzkoa aipatu ez badugu ere, iraileko aste osoa kontuan harturik, zortzi egunetik, seitan jo bide zuen hego haizeak, hortaz, hona hemen ondorioak: udagoiena, udagorena ez dugu ba! Horren ondorioz, esaera zaharrak bete-betean asmatuko du, izan ere, aro epel-epela izan genuen izenburuko santuen egunean eta bihar ere mota horretako aroak biziko gaitu. Herri atsotiztegiak iragarpenak ere egiten ditu usu. Hona hemen biharkoari dagokiona: San Martin zerekin, San Roman (18an) karekin (harekin) ta Santa Katalina (25an) berarekin. Beraz, San Roman eta Santa Katalina egunetan aro epel-haizegotsu-eguzkitsu-larria izango ote dugu? Antza, bai.
Iruzkinak
pellozabala
A egoera --> A atsotitza
B egoera --> B atsotitza
C egoera --> C atsotitza
Euskaldun gizakia matematikoa zuan!