San Saturnino gaur; tutulundres, bihar San Andres

“http://www.sansaturninomartire.it/fotosant.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Horixe baietz, San Fermin ez da Iruñeko patroia, San Saturnino baizik, asko eta asko bestelakoan dauden arren.... Eta gaur San Saturnino ez ezik, "San Andres aurrekoa" ere badugu. Santu horren inguruan hamaika atsotitz ez daukagu, bada! Txoko honetan hirugarrenez aipatzen ditugu berarekikoak. Nahi izanez gero, hemen informazio gehiago:

http://etnomet.blogspot.com/2004/11/san-andresetan-elurra-hankazpitan.html
http://etnomet.blogspot.com/2005/11/san-andres-entremes-goizean-azaroa-ta_29.html

Beraz, "San Andres aurreko" honetan Tutulundres, bihar San Andres atsotitza komentatzea suertatu zaigu. Ederra, benetan, tutulundres hori! Nik neuk, ulertu arren, ez dut zorioneko tutulu hori erabiltzen. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak honela dio: "adimenez motela den pertsona, leloa". Elhuyar Hiztegiak, ostera, ematen dizkigun erdarazko ordainak areagokoak bide dira: atontado, -a, alelado, -a, lelo, -a, turulato, -a, zopenco, -a, lerdo, -a, embobado, -a, tonto, -a.
Eta adibidea, bikaina, alajaina! Mundu honetan tutuluak bizi dira ongien: en este mundo los turulatos son los que mejor viven. Ba, ote?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Gaztelerak badu hitz bat "tutulundres" horrek oroitarazi didana: "Atolondrado". Espainiako akademiak definitzen du honela: "Que procede sin reflexión". Eguberrialdi zoro honen atariko aizateko, egokia.

Tomax.

(A, eta Durangoko kafe horretarako jarrita al daude tokia eta ordua? Zuek eskutik).
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Orain arte inork ez du ezer esan, baina ondo legoke ostegunean 11.30etan Plateruenako atean geratzea?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Nire aldetik o.k.

Tomax.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ni ere solasalditxora inguratuko naiz.

Kristina.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai