Mila esker!
Pasa den asteko asteazkenean, azaroak 1, EtnoMetek bigarren urtea bete zuen. Orduko traganarrutik hona zenbatgura kontu jazo dira. Dagoeneko oinez nahiko ondo gabiltza eta berbetaren hasieran bagaude ere, geure kabuz moldatzen hasiak gara. Ohiko eskerronak aipaturik, esan behar dut zuongatik izango ez balitz, egiten dudan ahalegina alferrikakoa izango litzatekeela. Ez-dakit-nola, baina irakurtzen duzun artikuluxka hau 276.a duzu. Idazten oso ohiturik ez nagoen honentzat sekulako marka da. Eskerrik asko, benetan! EtnoMetek eraginik ote daukan neurtzekotan eta ni neu idaztera bultzatzekotan, tramankulutxo bat ezarri nuen blogean joandako maiatzean. Orain arteko estatistikak honako hauek dituzue:
| Gaur | Atzo | 7 egun | 30 egun | l |
Bisitariak, guztira | 12 | 38 | 174 | 619 | |
Bisitari berriak | 7 | 25 | 126 | 442 | |
Itzulitako bisitariak | 5 | 13 | 48 | 177 | |
Kargaturiko orriak | 17 | 51 | 277 | 1208 | |
Ni neu, benetan, itzel pozik nago. Mila esker anitz guztioi eta animatu komentarioak egitera!!
Iruzkinak
Orduko traganarrutik hona zenbatgura ...
Zer esan nahi du horrek traganarru berbeak?
Traganarrua euskal kostaldean
Atzo (04-10-31) noizean behin ikusten den fenomenoa gertatu zen itsasaldean, "traganarrua" delakoa, hau da, haize-zurrunbiloa, baina itsasoan. Nik toki batzuetan "tornado" hitza irakurri eta entzun dut, baina euskaraz badira hitzak horrelako fenomenoak adierazteko: "mangera" (Donostialdea), Trabañarro, Traganarru eta Tragarroi (Bizkaiko kostaldean), Tronpa? (Baztan aldean). Zuek nola esaten diezue halakoei?
Eskerrik asko zeuri!
Zorionak eta segi holaxe.
Tomax.
Tomax.
Kristina.
Jarrai dezazula holaxe, Kepa. Eutsi! Urte askotarako!
pellozabala