Haizea azkarki eta zakarki ostiralean

“http://www.eitb.com/argazki/arg_lehiak/orduna060217_h.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Urduñako Euskalmeten estazio meteorologikoan pasa den ostiraleko 19.30ean 210 km/h-ko haizea bolada neurtu omen zen. Hura haizearen abiada! Bertako birjina ere makur-makur eginda ibiliko zen, nonbait. Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko "errekorra" Jaizkibelgo estazioak dauka: 2004ko otsailaren 27an, 216,7 km/h-ko boladak neurtu ez ziren, bada! Kostaldean ez omen ziren hain bortitzak izan, nolanahi ere, 100 k/h-tik gorakoak bai. Maila ofizialeko hurakana izan ez bazen ere, hau da, ez zegoen hurakanik eratu eta itxuraturik, haizearen abiadura hurakanen kategoriekin pareka liteke. Hauxe erabiltzen da hurakanei dagokienez:

1. maila: 119-153 km/h
2. maila: 153-177 km/h
3. maila: 178-209 km/h
4. maila: 210-249 km/h
5. maila: 250 km/h

Beraz, berau aplikatuz "3. mailako hurakana" izan bide genuen. Ez da nolanahikoa, ezta? Tropikaltzearen beste seinale bat? Haizea 210 km orduko ufatzea ez da, ez, hutsaren hurrengoa.
Halanda ze, Urduñan "bollo" ospetsuaz gain, badute zertaz harro egon.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa