III. "Herriaroa": Arratia II
Hona bigarren atala:
MORDINDU : Etengabeko euritearen ondorioz lurra bigundu Euri-elurrak erortzen baitira zerutik geiago arc ez itzultzeko, eta lurra mordintzen eta erasaten baitute. (Orixe, Isaias, 55, 10).
ODAIOTS : Trumoiaren hotsa.
OINETSITU:Tximistargia.
OSTRIKU: Ostadarra. Zeru illunaren azpian ostilika edo ostarku ederra ikusten eban Txanogorri'k.
OZKAR : Trumoia.
OZKORRI : Zeru gorria.
OZTRONTZ: Eguzki-izpia.
SIKARO: Arropa lehortzeko aro ona.
SUSTRUKU: Ostadarra. Sustrukuari agiñak erakutsiezkero, usteldu egiten eidireala, umetan esan doa.
TORRE: Trumoia iragartzen duten hodei beltzak.
TXANGORI: Bero itogarria, ikaragarria. Eguzkiak txangori batzuk egin ditu, odei-arteko urteerak egin ditu.
TXARRAN: Deabruaren izena. Txarranek ba(da)ragoio. (Trumoia entzutean esaten da). Or dabil Txarran. (B-Gernika) (Haize-zurrunbilo batean, orbelak edo hautsa mugitzen ikustean esaten da).
TXIRGORA: Txingor ale txikia.
UR ERRE: Itsasaldi, marea handiak.
URRI BIGARREN: Urria.
URRI LENEKO : Iraila.
URTEIL: Urtarrila. Urteil: urtearen illa esan dezake. (Arantzazu Egutegia).
USTRUKU: Ostadarra. Goizeko ustrukua, arrats euri; arratseko ustrukua, biar etorri. (B-Zeanuri).
ZARBARRIARTE: Ilbehera.
ZERKU: Haize zurrunbiloa, sorgin haizea.
Iruzkinak
Ekarri asko, Kepa!