Hurrieta abian

“http://www.artchive.com/artchive/i/inness/inness_october.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Hurrieteak hurri gauzak, ta hurri dira arren bearrak. Horrelaxe dio Refranes y Sentencias bilduman dauden atsotitzetariko batek. Ondotxo dakigunez, hilabete gehienen izenak nekazaritzari loturik daude eta iazko sasoi bereko sarreran aipatzen zenaren arabera, urrian ere horrelakoak nagusi. Herri xeheak harriek berbetan zekiten garaitik aroarekiko ardura hartu eta mendeetan egindako behaketei esker, beraren iruditeria atsotitzetan hezurmamitu da. Adibidez, "eguzkia eta euria, urri eguraldia"-ren bidez, badirudi tarteka-marteka txandakatzen direla, aroa gozoa eta makurra, izan ere, urria sasoien arteko zubi-lana egiten bide du. Urrian ere arreta handiz ibili behar da tximeletaren bat noiz agertuko: "Mariposie babil urrien, geuze txarran bat dator". Ze gauza txar ote letorkiguke? Bushaizea? Azkenik, beste bat aipatzearren: "Urriko ilberrin elurra Aizkorrin" eta tankera bereko beste bat: "urriko ilberrian elurra zuritzen badu, ondorengo zazpi ilberrietan seguru zurituko du". Urriko ilberria, oker ez banago, datorren 22an da. Mendietan elurrik egingo al du? On verra.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...