Hego-haizegabetzaile bila

“http://students.cs.byu.edu/~irvinn/ax/ghostbuster.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Hego-haizegabetzaileak

Aroa hego-haizeztaturik dugu. Nork hego-haizegabetuko ote du? Hego-haizegabetzen duen oro hego-haizegabetzaile bikaina izango da. Noiz arte, galdetzen didate eta nik ez dakitset zer erantzun. Pellok aurreko sarreran zantzuren bat ematen digu: urriko ilberriak huts galanta egin zigunez gero, azaroko lehenengo ilbeteak aldaketarik ekarriko ote digu? Qui lo sa. Beraren arabera, baliteke datorren ilberrira arte itxaron beharra. Hau itomena! Mesedez, ezagutzen duzue hego-haizegabetzailerik? Ondo samar ordaintzen da.

Oharra: Pello ere bogari bihurtu zaigu, "Mendiko Behatokia". Hemen sakatu eta gozatu!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aurtengoa ikusita (eta Pello Zabalak eman dituen pistak irakurrita), esan ote dezakegu klimaren aldaketa dela medio neguberria hilargialdi oso batez atzeratu dela? Aposturako beste gai bat.

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai