Bart ez dut ezer igarri eta
esan didatenez, Bilbo aldean ez du nolanahi jo ortziak. Lozorroan egongo nintzen, ezpabere ez dut ulertzen. A zelako pena horrelakoa galdu izana! Batez ere, ustekabekoa izanik.
Haizegoa, gau epela eta trumoia... Atzotik hasita horbel guztiak inarrosten dabilen haizegoa lagun, ostera ere udatu digu aroa. Mikel Laboak horrelako haize motari omenaldia egiten dio abesti zoragarri eta zahar hori kantatuz. Honela da:
hillargiaren argi,
mutturdiñak leihoetan
teillatuan kattu bi,
bid'ertzian zenbait kanta
gauerdiz arnoari
hargaiñeko sorgiñ zaharra
Powered by Castpost
Hona hemen Patxi Perurenak haizeei buruz idatzitakoa honako helbide honetan:
"Ba ote da urtegarai egokiagorik haizeaz mintzatzeko, udazken biluzgorri honen azkenburua baino. Jada, larrugorrian da gure lur zoragarria, neskatxa lirain baten antzera, zetazko soineko gorriska garden batez jantzia. Nabari du gorputza, emeki emeki, haizeak bere nahierara darabilzkion soinekoen azpian erdi agerian duela. Soizu, maitasunez, laztan amoltsuz, atsegin betean da zeure ingurumari guzia. Baina, nondik joko du haizeak hilbeltzean? Horra galdera. Nondikako haizeak babestuko ditu maitaleak, negu minean? Nondik etorriko ote da geriza? Nondik joko ote du haizerik eztienak? Ez dago esatearik, gezurra ez bada, behinik behin Meteorologoek ere, apaizen eta jujen antzera, berek asmatutako erdiegiak, edo egierdiak, erraiten dituzte, gezurrik minenak, alegia.
...
Koblari zaharrak haize hegoa ziotsan, egun ere, kasik ekialde osoan eta bestetan ere esan ohi den antzera. Nik, neuk, zuzenago deritzot haize hegoa esateari, hego haizea esateari baino, gramatikaren bide estuetarik joez gero, behintzat. Baina, ezin esan bata ongi eta bestea gaizki leudekeenik; nik, eta beste askok, betidanik hego haizea esan badugu ere. Epaiketa zorrotzik gabe, beraz, biak ontzat emanen ditugu. Konforme!"
Zuek, zer darabilzue hego haizea ala haize hegoa?
Iruzkinak
Hator, hator udagoiena, hator, hator etxera!!
Hortaz, ea zer darabilgun guk edo hego haizea edo
haize hegoa, ba nire ustea da mendebal euskaran eta esango nuke euskararen eremu geographiko gehienean erabiltzen da hego haizea eta parte orientalean han entzuten da hori haize hegoa.
Baina biak dagozke ongi ze hizkuntzak ez dira monolithikoak ("harribakarrak"), eta euskara ere da diversoa -nola edozein izate bizidun- an bere realitate soziologikoa.
Bai, neu ere ez nauzue oso hego haizearen zale. Galderatxo bat: ekialdean haize hegoa esaten bada, zergatik ez, haize iparra? Zein eginkizun du "haize-hegoa" elkarketan "hegoa"-k? Besarkada bat.
Nik, Kepa, jakin nahi nuke zergatik ez zara zale erabiltzea hego haizea. Zer du horrek txarrik? Euskararen eremu geographiko zabal, sano zabal baten ez da besterik erabiltzen baizik hego haize edo hegohaize. Da factus bat, txarrik ez daukana apparenteki bedere. Zuk zer ikusten diozu?