Urte Berri On! Setemean eta Udazkenean gaituzue
Opor luze samarrak hartu ditu EtnoMet-EtnoAroak, bai horixe! Bilbo aldean uztailaren hasieratik bota zuen kazkabar-jasatik hona ez dugu ezer idatzi. Egia esan, noizean behin honelako atsedenak ondo etortzen zaizkigu ostera ere kementsu ekiteko asmoz. Gorabeheratsua izan da eta bada aurtengo uda, uztail bero-beroa eta abuztu estrainio-estrainioa -ikusi gaur GARAn Pello Zabalak idatzi duen artikulua. Atzo hilabeteari agurtzeko bero larria egon zen; gure aldean termometroa 32 graduraino heldu ez zen, bada! Tira, udaz ari naiz, baina, aspaldixean hemen bestelako urtarotegia ezarri genuean: horren arabera, abuztuaren 21etik urriaren 21era udazkena dugu, ezta, Tomax? Bestalde, irailaren lehenengo eguna denez gero, aipatzekoa da irailak dauzkan hainbat izendapen. Iaz beraien berri eman genuen -izenburua autonoa hasi da izanik- gaurkoan Zuberoa aldean erabiltzen den beste izen bat plazaratuko dugu, Setemea. Ah, niretzat urte aldaketa, irailaren 1ean gertatzen da ikasturtearekin bateratsu, ez abenduaren 31n, horrexegatik, Urte Berri On!
Iruzkinak
Poztu naiz ikustean berriro zure berri Kepa ze udan konsultatu dudan bakoitzean ez dut ezer ikusi izanik gainera ni hemen -Grezian- hain bakartua eta kasik isolatua tik euskal mundua.
Patras (Grezia)
Barikua 1 iraila 2006
Eskerrik asko zure fideltasunagatik! Zelan Grezia aldean?
Monua be baneukan uda honetan. Erramunek dioenez, nik be, baneukan gogua bloga zabalik ikustekoa. Berak Grezia aldetik, dena 'kalos' ikusiko zuen, baina nik, Arantzazutik, eskuahur oztu ia izoztua ikusten nuenean, kazkabar pilotatxoa eskuan eusten izoztuta, esaten neban, 'hau konjelauta xauk, ez dok mobidu be egitten'...
Bueno, ongietorriak Tomaxen udazken lehenengora. Berotik datorkigu lehen aste hau. Izerdi ustel pixka bat ongi etorriko zaio uda lan askorik gabe, astijorran pasa dauenari. (Ez doa inorengatik, e! Kontuz!)
Pellozabala
Xiberoan "Setemea" eta Orhi mendiaren bestaldean "Bigarren Abuztua", Zaraitzu aldean. Zeure beste artikulu hartan "Urria" ikusi dot, baina neuk irakurri ditut beste aldaera hauek: Abuztua:Abuztua, Iraila:Bigarren Abuztua, Urria:Azaroa (!), Azaroa:Lenabendua, Abendua:Azkenabendua.
Ongi ebili!
EtnoMet izoztu samarturik egonez gero. urtu egin duk eta animo berriak zekartzak ikasturte berriari lotzeko. Eskerrik asko, Patxi, zure xehetasunengatik, den-dena baliozkoa da eta.
Hori uste daroat.
Udazkeneko estreinaldia hain irudi politez egin duzunez gero, barkatuko dizut gu uda osoan -batere despedidarik gabe- jela koxkor horiekin utzi izana. Leloa, mundiala: "Setembre se nomme, le Mai de l'Automne". Larrazkeneko maiatza. Donostialdean beste izen bat jartzekotan "Arraunila" edo "Estropadila" ipiniko genioke.
Tomax.
Barka nazazu, baina, gerotik gerora ibili nintzen uztail aldean. Uztailaren hasieran etxean konponketa batzuk egiten ibili ginen eta gero oporrak. Egunero neure arten esaten nuen: "gaur esan behar diat EtnoMet-en oporretan egongo naizela". Eta egunak joan, egunak etorri, azkenean irailean. Segi bizkor!
Tomax.