Negu-aitzin "ofizial"-ean dagoeneko
Joandako larunbatean hasi zuen udazkena ofiziala zela-eta hona hemen Benito Lertxundiren "udazken koloretan" deritzon kanta zoragarria:
Powered by Castpost
Powered by Castpost
UDAZKEN KOLORETAN
Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.
Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.
Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.
Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?...
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.
Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.
Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.
Iruzkinak
zure blog honetan oparitzen diguzun bertsio hau zoragarria da, bai! Baina entzun al duzu Euskadiko Orkestrarekin egin zuen bertsioa "Ahuen Sinfonikoa" deritzon diskoan? Ene ustez, hoberena, lehiatilatik ikusten ohi ditugun zuhaitz eta kolorezko ñabardura horietara guztietara hastapeneko akordeetarik garamatzala iruditzen zait.
Baina entzutekotan, jatorrizko lehen bertsioa onena, bere tronpa eta guzti. Berrikitan, orkesta sinfonikoarekin egindako bertsioan Kike Ugartek hobetu ez baina hondatu egin zuen "txunp-txunpa" festibalero batekin.
Tomax.
Erretiratzen dut lehen momentuan idatzitakoa. Barkatzeko eskatzen diot Kepa Diegezi, apalki, bere etnomet-en lerro hauek honetarako hartzeagatik. cencinar001@ikasle.ehu.es.
Egiozu kaso Kepari, Kristina, eta segi idazten Etnometen. Eta nik esanarekin mindu bazaitut, arren barkatu.
Tomax.