"Gordon" hurakan ohia ate joka

“http://www.nhc.noaa.gov/storm_graphics/AT07/refresh/AL0706W_sm2+gif/074512W_sm.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Aurtengo hurakanaldia iazkoa bezain bortitza ez izanik, atzenduxe genuen Atlantikoz bestalde su eta gar jardun ohi dutela. A ze-nolako txikizioak egiten dituzten sarritan! Zenbaitetan ekaitz bihurtu eta Europa aldera egiten dute bidaia, baina hurbildu ahala indargetuz joaten dira. Oraingoan beraren ibilbidea hego-mendebaldetik iparrera izango bide da, beraz, badirudi errukirik gabe bertatiko haize bolada bero samarrak bidaliko dizkigula. Galizia aldean zerbait hartzera gonbidatu beharko dute, ze, hantxe ipiniko bide du kanpain-denda. Espero dezagun ezer ez larririk ez gertatzea. Ai ene! Berriz ere 30ºC? Beharbada, bai, ze, itxura denez, ostegunean hego-hegotik ailegatuko zaigu haizea eta horrelakoetan ondo asko dakigu zer jazotzen zaigun itsaertzean! Ah! gauzatxo bat: Bizkaian ere badaukagu gure "Gordon" partikularra, Turtzioz herriko auzoa da eta bertara iristeko egundoko aldatsa dago.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...