Urdin izar II

“http://stardate.org/images/constellations/orion.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Orion da, seguru asko, Hartz Nagusiaren ondoren izar-multzorik ezagunena. Orion erraz ezagutzen da ortzian beraren lau izar nagusiek osatzen dute laukizuzena dela-eta: “Betelgeuse”, “Bellatrix”, “Saiph” eta “Rigel”, IZAR URDINA; laukizuzenaren barruan hiru izar biki lerrokaturik daude eta horiek “Oriongo gerrikoa” edo “Hiru Mariak” izenez ezagutzen dira. Hiru izar horiek konstelazioaren erdigunean hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharka doaz eta beraietatik beste hiru izar-talde dilindan geratzen dira, “Oriongo ezpata” eratzen dutenak.

Orion izar-multzoa ehiztari handi bati loturik dagoenez gero, Betelgeusek eskuin sorbalda osatuko luke, Bellatrixek ezker sorbalda, Saiphek eskuin hanka eta Rigelek ezker hanka. Era berean, ehiztariaren burua izar-talde baten buru den “Meissa” izarraz irudikaturik legoke. Izar-talde hori Betelgeuse eta Bellatrix uztartzen dituen ustezko lerroaren iparrean kokaturik dago.

Astronomo arabiarrek konstelazioari “Al Jauzah” izena ematen zioten eta geroago “Al Jabbar” (Erraldoia). Aipaturiko “Hiru Maria” izar-multzoari, zeinek zuzen zuzenean Oriongo gerrikoa eratzen baitute, “Perlazko Idunekoa” esaten zioten. Hirukote horren erdiko izarra “Alnilan” (e-orionis) (perla-zintzilikarioa) zen. Ortziko Ekuatorean den izarra Mintaka (d-orionis) da, hau da, “gerrikoa” eta hegoalde-hegoaldean Alnitak dugu (z-orionis), arabieraren gerriko hitzaren forma eratorria.

Erromatar eta grekoen mitologian Orion ehiztari handi-handia zen, ospetsua bezain harroputza, Lurraren gainean ez zegoela animaliarik garai lezakeenik baieztatzeraino. Hantustekeria hori entzunik, Hera jainkosak (erromatarren Juno) Orioni hel ziezaion eskorpioi txiki bat igorri zion. Ehiztariak, ziztadagatik hiltzeko bidean, eskorpioia bere makilaz zapaldu zuen. Orion eta Eskorpioi behin betiko elkarren etsai bihurturik, ortzian muturretan irudikatu zituzten. Orion sortaldetik jasotzen denean, Eskorpioi sartaldetik gordetzen da.

Egipto aldean, Osiris faraoi-jainkoak nekazaritzari buruzkoa artea irakatsi zion bere herriari eta bere anaiak anumalia-buru batekin hil ondoren hildakoen artean berpiztu eta Orion konstelaziora bizitzera joan omen zen. Bere emazte Isis harengandik hurbil bizitzen geratu omen zen, Sirio izarrean. Gizeh-ko piramideak izarrekin lerrokatzeko egin bide zituzten eta bereziki Orion konstelazioarekin. Ez dugu hemen zehaztuko korapilatsu samarra izango bailitzateke, baina, Oriongo Hiru Mariek eta piramidek baomen daukate zerikusirik. Hala ere, batzuen arabera, horrek ez du ezer ematen aditzera, izan ere, Oriongo izarrik dirdiratsuenak horretatik kanpo geratuko lirateke, Betelgeuse eta Rigel, hain zuzen ere.

Iruña-Veleiako aztarnategian EGIPTOKO HIEROGLIFIKOAK aurkitu omen dira. Harrigarria bezain estonagarria, benetan!! Askok aipatzen duten zuhurtzia dela-eta, ni ez naiz inor inolako hipotesiak botatzeko, gainera, oraindik ez dakigu zehatz-mehatz euskarazko hitzak horiexek diren ala beste batzuk. Nolanahi ere, amets egiteak batere lanik ematen ez digunez gero, eta Iruña-Veleia aitzaki liluragarripean, politikari ezagun batzuek egiten duten moduan "ezar dezagun euskal-egiptiarra" konexioa. URDIN IZAR elkarketak ba ote dauka zerikusirik Orionekin? Rigel izan liteke edo antzeko besterik? Auskalo. Batek daki. Nork jakin!
Oso zabalduta ez badago ere, euskaraz ere badakigu konstelazioak bestela izendatzen. Ezagunenek badauzkate berezko izenak eta jakina, Orionek ere bai. Hiru eta bost zenbakiak erabiltzen dira gehienbat Orion izar-multzoa izendatzeko:

HIRU:
hiru errege
: N-Baztan, Lesaka. Azkue. Hiztegia.
iruizar: B-Markina / G-Oñati Azkue. Hiztegia.
iru maria: B-Bermeo.
iru mariak: Azkue. Hiztegia

BOST:
boski / bost izar / bost oilo: G-Legazpi.
boski(a): G-Urretxu.
bost estrella: B-Mendata.
bost izar: B-Zeberio.
bost-izarrak: L-Ainhoa. Azkue Hiztegia.
bostoillo: Bizkaiera / Gipuzkera / Goi-Nafarrera. Azkue. Hiztegia.
bostoiloak: G-Oñati .Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
bostrollo
: G-Azkoitia, Asteasu.

BESTELAKOAK:

artzai-makoa: N-Bidankoze. Azkue. Hiztegia.
errege mago
: Izar arte xoragarrienaren erdian, Jon Doni Jakoberen bidetik ezker, Erre-Magoer eta oilo-kolokari aski hurbil, ihargia. J. Barbier Piarres I, 209 or.
errege magoak
: L-Azkaine.













Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, oso interesgarria da benetan "urdin izarraren" kontu honetaz idazten zabiltzana! Zorionak!
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Gogoratu dut gustura eta ikasi gauza gehiago buruz nekientxoa izarren eta astronomia gainean. Urteak dira ze ez dut gehiago begiratzen gauez zerura kin prismatikoak, orai ez dut begiratzen baina ez polita ez delako, zeren bai ba da. Polita, zoragarria eta mirestikoa da ortzia, maravilla bat.
Hau esan du Unknown erabiltzaileak…
me regalaron en yahoo respuestas la estrella Betelgeuse...y entre a tu blog a verla... besos desde Argentina Analia. http://ineshechicera.blogspot.com/

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...