Euri memela ala euri memeloa?

Tenpestaren ostean ei dator barealdia dela-eta, gaurkoa atzokoa baino are lasaiagoa izan bide da bazter guztietan. Aro sobernatsurenak egin omen du eta aurrerantzean ipar mendebala lagun (ala, arerio?) osterantzeko eguraldia gozatuko dugu, antza. Goizeon aterruneak izan badira ere, lantzeab behin euri xehe-xehea jardun du, ikusgaitza den horietakoa, lurra kasik bustitzeraino heltzen ez den horietarikoa, kukuizerdia, eulipixa... Seguru asko blog honetan euri mota hori aipatu izan da gehien, hain da zoragarria! Oso giro berezia sortarazten dute horietariko euri mehe-meheek, ia-ia fantasmagorikoa. Gaurkoan, Azkuek bere hiztegian Bizkaiko Añibarro idazleari jasotako hitza dakargu hizpide: euri memela. Honela dakar Azkuek:

MEMEL (B, Añ.), insignificante, insignifiant. EURI MEMEL, llovizna, bruine.

Neure kolkorako zera pentsatu dut: "Zer ote da euria, maskulinoa ala femeninoa?" Bikote gutxi bereizten dira euskaraz erdaratiko -o / -a bukaeren bitartez. Beraietariko bat memelo / memela adjektiboak dira. Bata, gizonezkoentzat, bestea, emakumezkoentzat. Beraz, euria memela ala memeloa da? Inoiz entzun duzue elkarketa hori? Zer deritzozue?


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Hara:
Nik dakidana da ze ez dira guti hitzak zeintzuetan markatzen da noiz da maskulinoa edo femeninoa. Hau phenomenoa da oso zabaldua -beti ere euskara realean- markatzeko maskulinoa edo femeninoa. Interesantea litzateke lista bat egitea buruz berba horiek. Ni hasi egingo naiz eta ea askoren artean zenbat luzatzen dugu.

kokolo kokola
txapata (soil femeninoa)
amerikanoa amerikanea
tranposoa tranposea
gallegoa gallegea
italianoa italianea
potoloa potolea
karteroa karterea
kozineroa kozinerea
enfermeroa enfermerea
artzaina artzainsa
euskalduna euskaldunsa
zuberotarra zuberotarsa

ea nor segitzen eta luzatzen duen listea.

Erramun Gerrikagoitia
referentzia.blogspot.com

Lekeitio, martitzena 20 ekaina 2006.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Alkatea alkaldesa
Lehengusu lengusiña
Mutila neska
Mutikoa neskatila
Medikoa medika
Goapoa goapea

Bego.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
erregea erregina (entzuten da ere erreginesea)
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aupa koadrilla!
Memel berba polit honek, debagoien inguruan behinik behin (eta meme errepikatuak hori azpimarratuko leuke) mela hitzaren zuztartxoren bat ote duen irudikarazten dit: bere erruz melatu edo mela-mela egin den ("calabobos" berbaren antzera, alegia) memelotu ote den... Elexpuruk horrelako esaera mordoxka bat du bildua, eta dirudianez, goierri eta beterri aldean ere erabili izan da 'mela-mela', euri txiki ttonttotan busti denari esateko, ez preseski eurijasetan zopa egin denari, baizik, 'tontamentean' eta bere memelotasunean, euri-zirin memelotan mela-mela egin denari esateko... Ez dakit, horrelako kontuak pentsarazi dizkit Kepak aurrean ipini digun berba honek.
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ongi etorri, Bego, EtnoMet-era! Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Erramun, zuri ere, eskerrik asko, zerrenda egitea proposatu izanagatik. Interesgarria izango litzateke apurka-apurka osatuz joatea.
Pello, oso zuzena hire interpretazioa. Agian, *mel+mel > memel eman dik. Antza deenz, beste hitz batzuek ere izan ditek antzeko prozesua. Adibidez, *gor + gor > gogor.
Guk geuk barra-barra erabiltzen diagu mela-mela edo melatu. Nagok "mel" ez ote den onomatopeikoa edo beharbada videofonoa?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai