Bendunor
Une honetan tesian ipar-haizearen izendapenak sailkatu eta aztertzen eta datorren asteko iragarpenak begiratzen nabilela -kontuz astelehenean nordiarekin!- hara non topatu dudan nik osaturiko corpusean bendunor berba. Ez, ez dator arabieratik, ematen badu ere. Horrela dago jasota, ez dakit *bendunorra esaten ote den ala *bendunorda. Behe Nafarroako Bastida herrian erabiltzen omen da. Supituki pentsakor geratu naiz: zer arraio da bendunor? A ze tuntuna! Frantsesez vent du nord esaten denez gero, bada, horixe izango da. Hala ere, ez nago ziur, jakin dakit Bastidan gaskoiz mintzatzen direna. Behinola, bertako taberna batean entzun nituen berrogei bat urteko gizon eta emakumea gaskoiz berba egiten. Edo, behintzat, horixe begitandu zitzaidan. Zur eta lur so egiten nien. Orduan zer ote zen jakin ez eta gerora ohartarazi zidaten: gaskoia da, Euskal Herriko laugarren hizkuntza. Sarritan aipatzen da Baiona inguruko zenbait herri hirueledunak direla, edo oraintsu arte izan direla. Hortaz, bendunor gaskoiz erabiltzen ote da? Inork badaki?
Iruzkinak
http://www.gasconha.com/
Hizkuntzaren ekonomiari begiratuta, logikoagoa izango zen "dunorra" izatea, aurreko batean Bizkaian erabiltzen dela esan zenuen "lesta"ren eta Domintxineko "luesta"ren bidetik. Tea edo tia esateko "dutia" ere bide beretik iritsia dela penta liteke (Ibon Sarasolak barkatuko al digu inkurtsio atrebentzia).
Gure Irratiak badu gaskoinez emankizun bat, multikulturaltasunaren aldarrikapena aspaldi egin genuen abertzale askok. Hor dabiltza Aragoiko sozialista eta eskuindar "kosmopolitak" Franja de Ponent-en bizirik dagoen katalana normalizatu ezinik, eta Frantzian milioika jendek oraindik erabiltzen duten Okzitanoa (barnean kaskoina daramana) nork onartu du inork baino lehen? Kataluniako gobernuak.
Adiu.
Tomax.
Mila esker zure laguntzagatik. Bai, han eta hemen begiratu eta haizea vent ere esaten dela, baina ziur asko ipar haizea beste era batera esaten da. Tamalgarria da ze zokoratuta egon den eta dagoen gaskoia Euskal Herrian. Nik Filologian apur bat ikasi nuen eta ia zalantzarik ez dago antzinako euskaldunek hitz egindako hizkuntza erromanikoa dela, beraz, sustratoa euskara da eta hori fonetikan igartzen da.
Ea oraingo honetan, laugarren aldiz da jada, uzten didan nire kontutxoa esaten...
'Bendunor' delakoa, berehorretan hartuta, bai, arraro samarra suerta daiteke. Baina, frantses ahoskeraz esanik, 'ban-di-nor' horrek 'vent-du-nord' delakoaren ahaide oso gertukoa dirudi, Kepak seinalatu duen gisara. Bestalde, Tomaxek seinaltu orrialdean saiatu naiz, baina oso orrialde bitxi eta arraroak topatu ditut, ezer argirik ez dudala atera handik.
Nolanahi ere, zenbat izen diferent, tokian tokikoak asko, eskualde eta bailara bakoitzean, haizeekikoak batipat. Badaukak lanik franko hire tesian, Kepa, haizeokin, ez al haiz erabat nahastuko... orduantxe gure galera lau haizeetara zabaldu beharko geniakek...
pellozabala
pellozabala
pellozabala
Espainiako akademia ("Limpia, fija y da esplendor") Bizkaiko arrantzale kaskoinzaleen uberan, aixkiria!
Tomax.
Frantsesez begiratuko dut ea nola esaten duten. Segi bizkor, Tomax!
Timor del Este --- Timor de Leste --- Timor Leste.
Bada jendea esaten duena "He visto un licótero". Normala, entzun badute "Ha venido en el licótero"...
Tomax.
La isla del sándalo
La isla de Timor aparece por primera vez en un mapa occidental en 1512. Fue localizada por los portugueses y recibió el nombre de A ilha onde nasce o sândalo, La isla donde nace el sándalo. Ya en esa época, la isla de Timor estaba dividida en dos reinos, Samby, en la parte oeste, y Behale, en el este (en portugués, "no leste"). Por eso, los portugueses llamaron a la parte oriental de la isla Timor Leste (y porque la palabra "oriental" no existe en portugués). Y así se llamó también cuando el 28 de noviembre de 1975 los timorenses declararon su independencia. En julio de 1976, la zona fue declarada oficialmente la 27ª provincia indonesia, pasando a llamarse, en tetum (lengua local) Loro Sae (Oriente, Amanecer) a pesar de las sucesivas resoluciones de la ONU que consideraba ilegal la ocupación. Timor Oriental es la traducción y la denominación en español del país, según la Real Academia y su recién publicado Diccionario panhispánico de dudas.
Gutxi iraun du gure zorionak, eta fite sartu du labana Madrilgo Bazkaltzaindiak.
Tomax.