Bendunor

“http://crdp.ac-bordeaux.fr/cddp64/bastides/Photos/Labastide_Clairence_2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Une honetan tesian ipar-haizearen izendapenak sailkatu eta aztertzen eta datorren asteko iragarpenak begiratzen nabilela -kontuz astelehenean nordiarekin!- hara non topatu dudan nik osaturiko corpusean bendunor berba. Ez, ez dator arabieratik, ematen badu ere. Horrela dago jasota, ez dakit *bendunorra esaten ote den ala *bendunorda. Behe Nafarroako Bastida herrian erabiltzen omen da. Supituki pentsakor geratu naiz: zer arraio da bendunor? A ze tuntuna! Frantsesez vent du nord esaten denez gero, bada, horixe izango da. Hala ere, ez nago ziur, jakin dakit Bastidan gaskoiz mintzatzen direna. Behinola, bertako taberna batean entzun nituen berrogei bat urteko gizon eta emakumea gaskoiz berba egiten. Edo, behintzat, horixe begitandu zitzaidan. Zur eta lur so egiten nien. Orduan zer ote zen jakin ez eta gerora ohartarazi zidaten: gaskoia da, Euskal Herriko laugarren hizkuntza. Sarritan aipatzen da Baiona inguruko zenbait herri hirueledunak direla, edo oraintsu arte izan direla. Hortaz, bendunor gaskoiz erabiltzen ote da? Inork badaki?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Begira ezazu gune honetan eta kontsultatu, hiztegi on-line bat eskaintzen dute eta:
http://www.gasconha.com/

Hizkuntzaren ekonomiari begiratuta, logikoagoa izango zen "dunorra" izatea, aurreko batean Bizkaian erabiltzen dela esan zenuen "lesta"ren eta Domintxineko "luesta"ren bidetik. Tea edo tia esateko "dutia" ere bide beretik iritsia dela penta liteke (Ibon Sarasolak barkatuko al digu inkurtsio atrebentzia).

Gure Irratiak badu gaskoinez emankizun bat, multikulturaltasunaren aldarrikapena aspaldi egin genuen abertzale askok. Hor dabiltza Aragoiko sozialista eta eskuindar "kosmopolitak" Franja de Ponent-en bizirik dagoen katalana normalizatu ezinik, eta Frantzian milioika jendek oraindik erabiltzen duten Okzitanoa (barnean kaskoina daramana) nork onartu du inork baino lehen? Kataluniako gobernuak.

Adiu.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Tomax:
Mila esker zure laguntzagatik. Bai, han eta hemen begiratu eta haizea vent ere esaten dela, baina ziur asko ipar haizea beste era batera esaten da. Tamalgarria da ze zokoratuta egon den eta dagoen gaskoia Euskal Herrian. Nik Filologian apur bat ikasi nuen eta ia zalantzarik ez dago antzinako euskaldunek hitz egindako hizkuntza erromanikoa dela, beraz, sustratoa euskara da eta hori fonetikan igartzen da.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ze putadatxoak egiten dituen blog honen sarrerakoan...! Hasi idazten, eta handik apur batera azaltzen da laukitxo bat, zeinak dena hankaz gora botatzen dizun eta ezin berreskuratuz, berriro dena idatzi behar den...
Ea oraingo honetan, laugarren aldiz da jada, uzten didan nire kontutxoa esaten...
'Bendunor' delakoa, berehorretan hartuta, bai, arraro samarra suerta daiteke. Baina, frantses ahoskeraz esanik, 'ban-di-nor' horrek 'vent-du-nord' delakoaren ahaide oso gertukoa dirudi, Kepak seinalatu duen gisara. Bestalde, Tomaxek seinaltu orrialdean saiatu naiz, baina oso orrialde bitxi eta arraroak topatu ditut, ezer argirik ez dudala atera handik.
Nolanahi ere, zenbat izen diferent, tokian tokikoak asko, eskualde eta bailara bakoitzean, haizeekikoak batipat. Badaukak lanik franko hire tesian, Kepa, haizeokin, ez al haiz erabat nahastuko... orduantxe gure galera lau haizeetara zabaldu beharko geniakek...
pellozabala
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Gaurkoa ere, beste behin aurtengo udaberrian, bendunorra edo bendunortxoa duzue hor kosta alde freskoago horretan. Ikusiberri dut, arratseko bostak aldera, 20 gradutxo Bilbon eta 22 Donostian (20ren jiran ia kosta guztian), eta aldiz, 29 Gasteizen eta 31 Iruñean. Bendunortxoaren freskagarria sartzen da kostan. Baina, bitxia hemen, tenpora egun haietan harridura punttu batekin seinalatzen nuen hura: kostaldean hainbeste eurijasa botatzen zituen bitartean, nola barnealdean, hegomendebalaren kutsua nahikoa fijo mantentzen zen. Eta kontu berberau, beste egun dezentetan egokitu izan da: kostaldeko 'ipartxo dultzia' (bendunortxoa), alderdi barneko hauetan, askoz lehorragoa eta iharragoa dabilela. Horrela uler daiteke hain euri gutxiren kontua ere: ez baitago euritarako joeran. Bada ipartxoa usu eta franko, baina barnealde mendebaltxokoan, beti dago presiño altuagorik, itsasotik datorkeen hezedura eta lainabera guztia, barnealdera baino lehen lehortzen dena. Gaur goizean bertan, goiz garbi gardena genuen hauetan, eta Donostian lanbrotan omen ziren...
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bai, eguerdi aldean sartu dik bendunorra eta eskerrak! ze haizebegian izandakoetan...bero handia!Horixe gertatu zaiguk goizeon babesturik zegoen futbol zelai batean, harmailetatik zelaira 10 bat graduren aldea, harmailetan haizetxoa zebilean, baina zelaian, ez eta a zelako beroa!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bi egun beroantzeko eta dotore hauen ostean, kostan xikinagoak izan badira ere eta freskoagoak, halere, ez dakit zenbateko eragina eta erasana ekarri nahi dituen hurrengo bendunorraren aldiak. Baina, dakidana, orain gutxi, igande arratseko hamarrak baino lehenxeago, mozoloa hor zebilela uuuka, hontza edo urubia edo, uuu eta uuu, berari dagokion baino goizexeago... eta bien bitartean, bestealdean kukua, kuku ta kuku, berari dagokion baino beranduxeago. Bi hegaztitxoak apurtxo bat bedere 'nahastu' edo trompatu direnan, bihar eta etzi datorkigun bendunorraren eragina ote?
pellozabala
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Barkatuko didazue bendunorraren arrastotik pittin bat desbideratzea, baina gaur "El Pais" egunkariak xehetasun interesgarri bat dakar bere orrietan. Guk Eki Timor deitzen dugun hori orain arte Timor Este zela uste genuen gazteleraz, baina orain Timor Leste izendatu ez dute bada... Ez da errata bat, testu barruan izen berarekin ari dira eta. Ikusi titularra: "Las tropas extranjeras no logran controlar la violencia y los saqueos en Timor-Leste".

Espainiako akademia ("Limpia, fija y da esplendor") Bizkaiko arrantzale kaskoinzaleen uberan, aixkiria!

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Arranopola! Egia da, oraintsu irakurri dut berria eta oso arraroa da. Ez da izango frantsesetik itzulitako testu bat eta norbaitek l'est horrelaxe utzitakoa?
Frantsesez begiratuko dut ea nola esaten duten. Segi bizkor, Tomax!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Edo baliteke, akaso, Espainiako Akademiak azkenean bere herri hizkerari kaso egitea erabaki izana:

Timor del Este --- Timor de Leste --- Timor Leste.

Bada jendea esaten duena "He visto un licótero". Normala, entzun badute "Ha venido en el licótero"...

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Jo eta handiagoak ere bai. Nik ia egunero "talogo" entzuten dut "hasta luego" esateko...
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Gaur "El Pais" egunkariak Eki Timorri lehengo izena berreskuratu dio, eta hango istiluei buruzko kronikan "Timor Oriental" erabiltzen du. Aurrekoan Timor Leste zergatik erabili zuten zeharka eta disimuloan argitzen du, kronika barruko zati ttiki berezian. Eta bai: Leste hori portugesez hala esaten dutelako zen.

La isla del sándalo
La isla de Timor aparece por primera vez en un mapa occidental en 1512. Fue localizada por los portugueses y recibió el nombre de A ilha onde nasce o sândalo, La isla donde nace el sándalo. Ya en esa época, la isla de Timor estaba dividida en dos reinos, Samby, en la parte oeste, y Behale, en el este (en portugués, "no leste"). Por eso, los portugueses llamaron a la parte oriental de la isla Timor Leste (y porque la palabra "oriental" no existe en portugués). Y así se llamó también cuando el 28 de noviembre de 1975 los timorenses declararon su independencia. En julio de 1976, la zona fue declarada oficialmente la 27ª provincia indonesia, pasando a llamarse, en tetum (lengua local) Loro Sae (Oriente, Amanecer) a pesar de las sucesivas resoluciones de la ONU que consideraba ilegal la ocupación. Timor Oriental es la traducción y la denominación en español del país, según la Real Academia y su recién publicado Diccionario panhispánico de dudas.


Gutxi iraun du gure zorionak, eta fite sartu du labana Madrilgo Bazkaltzaindiak.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Egia da. Sarritan Penintsulan portugesa ere badela ahazten zaigu eta ziurrenik, bertakoekin ere ibiliak dira gure arrantzaleak itsas zabalean. Nik neuk begiko-begiko ditut portugesak, batez ere XV. mendean gazleauei kristoren jipoia eman zieten eta.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...