Zozoila hasi da

“http://www.galdakao.net/images/marzo.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Hausterre egunean suertatu da urteko hirugarren hilabeteari ekitea. Izendapenak hizpide, Euskara Batuan hizkuntza erromanikoetatiko martxo erabiltzen da gehien. Bizkaierazko marti izenak are zaharragoa ematen du eta badirudi latinetik artez heldu zaigula. Erromatarrek Marte jainkoari gorazarre eginez horrelaxe izendatu omen zuten, soro, bazken eta batik bat gudaren jainkoa. Antzin-antzina erromatarren Martius urteko lehenengo hilabetea omen zen. K.a-ko 153. urtean urteari hasiera emateko ohorea galdu eta hirugarrenera igaro omen zen. Beste bi izenei dagokienez, biek ematen dute nekazaritzari lotuta daudela. Epailak epai-aroarekin bide du harremana, hau da, ebaki edo inausteko garaia. Zozoila dela-eta, Pello Zabalaren Naturaren mintzoa izeneko liburuan baizik ez dut aipamenik aurkitu. Antza denez, martxoaren inguruan sortu ohi dira zozokumeak: Zozoilla deitzen zaio martxoari. Zozokumeak, marti-zozoarenak hortxe ibiltzen direlako dagoeneko”. Inork erabiltzen du zozoila berba?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
eta Zezeila? erabiltzen da, ezta?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo!
Nik dakidala eta neure datuen arabera "zezeila" otsaila adierazteko erabiltzen da. Begiratu hilabete horri dagokiona.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Bai, zezeila erabiltzen da -nahiz gehiago erabiltzen da febrerua- eta da ekibalentea kin otsaila. Nik holan ikasi nuen ume nintzela Munitibarren jendearen artean.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aita zenari entzuten nion garaiotan:

"Ama Birjina martxoko:
sorta hosto bizkarrean
eta zozo-kumeak kolkoan".

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...