Pello Zabalaren hitzaldia eta su-etena

“http://static.flickr.com/42/113419571_3493836e07_b.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Blog honen asmoa aroaz besteko kontuak ez aipatzea bada ere, gaur, martxoak 23, udaberriaren ondorengo hirugarren egunean eta ETAren su-etenaren aurreko egunean, egun garrantzitsua, alajaina! Meteorologiaren Nazioarteko Eguna dela-eta, eta ospatzeko asmotan, Pello Zabalak hitzaldia emango du EGIZUren eskutik Getxoko Kultur Etxean arratsaldeko 19.00etan. Izenburua hauxe da: NASAren iragarpenak ala tenporak? Aurkezpen lanak egitea suertatu zaidanez, Pellori sarrera ematekotan, zeozer idatzi behar dudala-eta, beheraxeago aurkezpenaren azken hitzak dituzue:

"Gaurko hitzaldiari dagokionez, “NASAren iragarpenak ala tenporak?” izenburu ika-mikatsua aukeratu dugu. Izan ere, nolako eguraldia egongo den hurrengo egun edo urtaroan iragartzea ez da lan makala izaten. Adituen arabera, lauzpabost egunerako iragarpenak arrakastaren %80 du, baina sei egunetik gorakoa ez da oso fidagarria. Hilabeteko modeloak hobetuz doaz, baina urtarokoei dagokienez oraindik, gaur egun ez daude oso garatuta. NASAk epe luzeko iragarpenak egin ohi ditu. Adibidez, sarritan entzuten dugu udaberri aldean nolako uda izango dugun edo udazkenean egonda nolako negua. Asmatzen dute? Urtaroko iragarpen horietan tenporen sistema sartzen da. Azterbide horrek Pello Zabalari esker, azken urteotan inoizkorik garrantzi handiena lortu du hedabideetan. Lehen baserritar eta nekazarien artean zabaldurik bazegoen ere, komunikabideetan ezer gutxi entzuten genuen. Noizean behin, Gorbeiako artzain ospetsua, Jazinto Sagarna, gaur egun Errioxako Tudelilla herrian erretiraturik bizi dena. Sarritan berarengana jotzen zuten epe luzera zer-nolako eguraldia egongo zen iragartzeko eta bera beti egoten zen prest erantzuteko. Honetaz eta hartaz mintzatzeko etorri zaigu gaur Pello Zabala, tenporen jatorria, historia, funtsa, nondik norakoak xehatu eta zehaztuko dizkigu eta ziur egon zaitezte hemendik aurrera tenporetan sinestun eta fededunagoak izango garela".


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Pello Zabalaren aurkezpena egiten hasita, esan lasai "aro-igarle" izatetik pasatu dela izatera "igarle" tout-court, profeta alegia. Tenporen erraietan irakurri ondoren, honela mintzatu zen gure aztia:

"Kontuz ilbeherarekin (22): ekarriko du bere koska ".

Ilbeherak ETAren tregua iraunkorra ekarri ez digu bada!

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Pello, Pello, non ote daukak hik bola? Aurrerantzean edozertaz galdetuko diogu, bai horixe!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...