Kukua Arantzazun

“http://temporas.cesga.es/info_cuco/fotoscuco/cuco_carricero.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Bidaiaz nekaturiko kukua hemen dugu, haize ufaden artean kukuka. Gauez eta bakarka etortzen omen dira kukuok hegoalde beheko horietatik. Nekearen ahulez edo, kuku Sol-Mi ohikoaren ordez, gaur goizeko honek Sol-Fa kantetan dau. Tonu bakar baten 'koxka' besterik ezin du oraingoz: entsegu gehiagoz, eta haize gurea, itsasaldekoa hasten denean, orduan ja tonu eta erdiko koska naturalagoa (Sol-Mi) abestuko du, ziur. Txanponik ba ote nuen galdetuko duzue: ez ba! Inoiz ez nau harrapatu txanponegaz, baina faltau be ez zait faltau txanponik. Gaur, etxeko giltzak besterik ez nuen patrikan: etxea zaintzeko lana hartu beharko dut nirekin, kukuka.

Pello Zabala

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
"Kukuak kuku Erromako zubian". Hona iritsi orduko, atzo arratsean bagenuen Erromako zubirik. "Kukuak lehenbiziko aldia Erromako zubian jotzen du". Zenbateraino dagoen josia kukuaren presentzia eta lana ortzadarrarekin! Hori horrela bazen atzoko euri xarraxtada haiekin... hemen barnealdean izan genituenekin, esan nahi dut, badakit-eta kosta aldean bart zaparrada itxuragabekoak ere erauntsiz bota dituela. Bitxia izan baita atzo arratsetik aroak ekarri duen jirabuelta: hemen, zehazki, atzo arratsean nik zenbatu nizkion 11 euri-keinada, hasi eta utzi, eguzkiak kiku eta xaparradaxka... denera, pentsa, 5 litro eskas izan ditugu... eta gauean eta goizean ezer ez, zorua lehor erabat. Kosta aldekoak oso bestelakoak: akordatzen gara koarta-tenporetan izan genuen bi haizeen borrokarekin? hegomendebala barrualdean, eta mendebala kostan, bien artean egundoko erauntsiak ekarriz. Orduan, denean izan genituen erauntsiak, orain kosta aldean bakarrik... borraskagune honek ikusten baitzen gaindegian hotz-sortarik ez zuela eta bota duen gunea zenbat eta iparralderago, orduan eta oparoago izan dela euri-erauntsitan. Egun eta aro 'xelebreak' hauek, bihar ilargi ttiki beltxarana tokatzen zaigunean...
pellozabala

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai