Eguzkiluna
Gaurko eguzki eklipsea egon da iragarrita eta egia esan, zatikakoa izan da oso Euskal Herrian, ez, ordea, munduko beste bazter batzuetan, adibidez, Turkian. Eta Turkia, eklipsea eta eguzkia, dena nahastutako saski-naski horrek gogora ekarri dit nola turkierak, euskararen antzera, egun hitzetik sortarazten duen eguzki hitza. Horrela:
euskara: egun - eguzki - egun on
turkiera: gün - günes -günaydin
Ilargia dela-eta, ilgora ere hîlal esaten da
Zer dela- eta hori? Kointzidentzia hutsa? Ni ez naiz oso aditua hizkuntzen tipologian, baina uste dut zer pentsatu eman lezakeela.
Eklipse berbaren inguruan hona hemen Mokoroaren hiztegitik erauzitako zenbait esaldi:
1. Marra bat egina zuten jakintsunek gogoz, han-hemen-ka herri batzuen izenak hartuz zointan ilhun-kuku behar baitzen oren-laurden batez.
En cuáles pueblos se produciría el eclipse....
Hiriart Urruty J. . Hiriart Urruty... (II). (P. Lafitte) (L )
2. Eguerdi bikaiñean Eguzkiri Illargi tartetik sartzen bazaio ....
Interponérsele la luna al sol... (Eclipse).
Orixe / Ormaetxea Nicolás . Euskaldunak. (N. Ormaetxea). Ed. Auñamendi (NG )
3. Zu zara Zuzi, gaurik-bagako argia ...: zure argitan bizi da Kristoren gizon guztia....
Luz sin noche, sin eclipse..., inmarcesible.
Arrese Beitia Felipe . IBAIZABAL (semanario). (B )
4. Illun-aldiak izaten ditu eguzkiak berak-ere.
(Eclipses.)
Otaegi Claudio . EUSKAL ERRIA (revista), 1885 1 (G )
5. Lehenik kokots-alde bat kukutu dio (iguzkiari ilargiak); gero bertzea; gero gaineko hegiño batez-bertze guzia .
Todos menos un pequeño borde superior. (Eclipse parcial del sol.)
Hiriart Urruty J. . Hiriart Urruty... (II). (P. Lafitte) (L )
Iruzkinak
Hegoaren ufadak eta hegomendebalaren etorria noiz arte ote dugu? Zozomikoteak oraintxe ditugu: martxoak artzainarekin ukan zuen sestra apirilaren bi egunekin garbitu zueneko kontua. Orixek eta Julian Alustizak bildu dituzte horretaz kontuak. Biak laburbildu ditut Garan azkenorrian etzi aterako den lantxoan. Han ikusiko duzue. Baina, hegoarenak badirudi martxoarekin apalduko direla. Apirilak, bizpahiru lehen egunetan ez bada ere, laister sartuko digu itsasoko haire fresko umel bustia. Koarta-tenporek hortxe daude. Nolanahi ere, etzi, aste osoko aroaren etorriari begiuratuko diot, atzeraka nola joan behar dugun jakiteko, antzinakoak markatu zigunaren arabera beti...
pellozabala
Bai turkieraren kontuak beti harritu izan naik, bertan izan nintzenez geroztik. Ez diat uste egun eta gün kasualitatea direnik. Bestalde, zozomikoteen kontua dela-eta, higandik ikasitakoari zeozer erantsiko zioat han-hemenka ikerturik. Adi irakurriko diat GARAkoa.
Tomax.
Nolanahi ere, Kepak ipintzen dizkigun ñabardura politekin, guk gozatu ederrik hartzen diagu eta geure kosetxako iruzkintxoak bota ere bai, umore onez jarrai dezan, ezta?
pellozabala
Tomax.