Aroa ero eta ezker haizea
Bestalde, tenporek bereari eutsi eta bere hartan jarraitzen dute. Badirudi tenporetako lehenengo egunean gertatu zen haizeen arteko kalapitak udaberriaren lehendabiziko epean iraungo duela. Hortxe dabilzkigu lehian herriko eta zehar haizea nor baino nor. Herrikoa gailenduz gero, kasik udako giroa, mendebala garaile, hodei txatalak eta euria noiz edo non-nahi. Pellok komentario batean ondotxo agertu duenez, horixe bera jazo zen atzo eta azerien ezkontzak behin baino gehiagotan eraso ez zigun, bada! Nik neuk, behintzat, eskertu nuen, ze, domekako 27ºC... Eta Zuberoako Santa Grazi herrian diotenez, atzo ezker haizeak bere muturra sartu eta freskura galanta ekarri zigun. Beraz, haizeek ere badaukate ideologiarik, aukeran ezker haizea nahiago, jakina, eskertzekoa da, eta ez eskuin haizea.
Iruzkinak