Neguazkena hasi da

“http://www.artweb-market.com/images/Houmeau%20marie%20claire/etang%20en%20hiver.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Behinola hitzartu genuen urtesasoien banaketaren ildotik, gaur neguazkenari egokituko litzaioke hastea. Oroitzen bazarete urtea lautan gabe seitan bana zitekeela komentatu genuen. Hori guztia Tomaxi esker, blog honetako irakurle porrokatuenetariko bat, esker mila, Tomax! Orduan egindako komentarioetariko bat Pello Zabalak egin zuen:

Gustatzen zait Tomaxen egutegi berria. Gure aurrekoek, hormako egutegirik ez zutenean, ilargiaren jiroei kaso eginez zebiltzanean, ez zuten lotsik eta beldurrik hilabete pare bati izen bertsuarekin deitzeko, edo irailaren auskalo zein datatan, urria hasteko, geroko azaroa bitartean luzatuko zen urri luzeegia.

Eta bestalde, gogora etorri zait nola Txinako laborari aspaldikoek, K.a.300 urte lehenago jada, 12 hilabeteko egutegia paratu zuten, hilabete bakoitzari izen antzerako batzuk eman zizkiotelarik. 6 udako eta beste sei neguko zituzten, honela izendatuak. Udakoak: 1.Uda lehena, 2.Garia ernetzen, 3.Garia aletzen, 4. Udako solstizioa, 5. Bero jasangarria, 6.Bero zakarra. Negukoak: 1.Negu lehena, 2.Elur gutxi, 3.Elur asko, 4.Neguko solstizioa, 5. Hotz gutxi, 6,Hotz gogorra. Hauek hilabetero joatea, eta Tomaxenak binaka, baina badute halako tankerarik. Aupa, Tomax!

- udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
- uda: ekainak 21 - abuztuak 21
- udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
- negu lehena: urriak 21 - abenduak 21
- negua: abenduak 21 - otsailak 21
- neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Despedida gogorra eman ohi du sarritan neguminak. Egun epel batzuk otsail erdi alde horretan eta gero, danba!, elur eta ekaitz erasoa.

Euskaldunon benetako hilbeltza aspaldi honetan otsaila da. Gogoan duzue 1981ekoa? Ufa! Eta geroztik bada beti zerbait egunokaz. Egunkariaren itxiera ez denean, Auzitegi Gorenaren erabaki berri beldurgarria.

Animo. Pentsa dezagun hau San Juanetan bezala dela: solstizioa astronomiaren arabera 21ean baina jaia 23-24an. Beraz, otsailaren 24aren ondoren, hasi da negua maldan behera. Begiratu landareei. Negu izozti honetan esnatu ezinik egon ondoren, iraultza prestatzen ari dira. Mimosak lehertu dira.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Tomax! Adi ostiraleko artikuluxkari! Baietz elurra egin otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...