Latzaldia

“http://www.eitb24.com/archivos/imagenes/eitb24/sociedad/2006/02/17/Olatuak-Donostia-1-2006021720310701hg2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Asteburuko olatuak ezohikoak izan dira euskal itsasertzean, batzuek inoizkorik handienak ikusi omen dituzte egunotan, beldurgarriak, ileak lazteko adinakoak, alajaina! Horrelako olatuak edo egoera izendatzea euskaraz ez da batere gaitza. Izan ere, itsasoari buruzko makina bat hitzez goza gaitezke. Arakatu ostean, Azkueren hiztegira jo eta Zumaia aldeko hitz baten berri dakargu hona: latzaldia. Beraren ustez, euskaraturik, hauxe izango litzateke: erauntsi egunetan olatu erraldoiak eta itsasandia.

Iruzkinak

Hau esan du Teketen erabiltzaileak…
Irudi ederra benetan!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Niri ez zait bada "latzaldia" iruditu, bere definizioa "erauntsi egunetan olatu erraldoiak eta itsasandia" baldin bada. Erauntsirik gabeko egun nahiko argietan gertatu dira ur-mendi horiek.

Seguru olatu, baga eta uhain hitzekin badaudela bestelako aukerak. Eta besterik ezean, modako kanta geratzen zaigu: "Hau bai ixan dala kriston marejadie".

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Tomax! Gure aldean, behintzat, trumoiak jo, haizea zakar-zakar ibili eta itsasoa harro-harro egon zen. Hori ez da erauntsia? Erdaraz honela dakar Azkuek: "Turno de oleaje y gran marejada en días de tempestad". Bestalde, zuk diozuna egia ere bada, erauntsirik gabeko egunetan ere izaten dira mendixken besteko olatutzarrak.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...